Bide batez, nire aitxitxa Pako (Francisco) Perez (nire ama Arrate-ren aita)
Amuategi batailoiean izan zen gudari, bere anaiekin batera.

On Wed, Jan 1, 2025 at 7:17 PM Haritz Rodriguez <[email protected]>
wrote:

> Barkatu, horratx argazkia.
>
> On Wed, Jan 1, 2025 at 7:17 PM Haritz Rodriguez <[email protected]>
> wrote:
>
>> Kaixo
>>
>> Ez nago ziur baina, handiuste izan nahi gabe, baliteke bere garaian nik
>> Monokuloa.com izeneko blogera eramandako mikroipiun batean irakurri izana
>> aspaldi istorio hori? 2014ko urtarrilaren 13an argitaratu nuela uste dut...
>>
>> Izan ere, nire aitxitxa eibartar Pako Perez-ek kontatutako istorio batean
>> oinarritutako ipuina zen, eta "Azken zigarroaren armistizioa" jarri nion
>> izenburu. Oker ez banago, atxikita bidaltzen dizuedan miliziano baten
>> argazkiarekin lagundu nuen ipuina (hori ere nire ama eibartar Arrate
>> Perez-en osaba apaiz eta Kirikiño batailoiko kapeilauen kapitain Miguel
>> Cañizalek ateratakoa Intxortetako frontean
>> <https://tokitan.tv/un-robert-capa-en-mi-familia-fotos-ineditas-guerra-civil>
>> ).
>>
>> Urteak dira blog hori desagertu zela, baina Dreamhost-eko datu basetik
>> berreskuratu ahal izan dut orduan idatzitakoa:
>>
>>
>> AZKEN ZIGARROAREN ARMISTIZIOA
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Kalamuako guda-zelaiko lubakietan nolabaiteko barealdi estua bizi zen.
>> Zenbait ordu igaroak ziren azkeneko tiro hotsak entzun zirenetik eta
>> gudariek atseden hartzeko aukera izan zuten, azkenik, gaua egiteko prestatu
>> baino lehen.Bando bakoitzean soldadu bana jarri zuten goardia egiten,
>> fusilari besarkatuta, ilunpean, besteek karta jokoari ekin zioten
>> bitartean. Errepubikarrak, tabako apur bat zutenez, eskuz kiribildutako
>> zigarroak piztu eta partekatzen hasi ziren. Bando nazionalean, aldiz,
>> garagardoa besterik ez zuten, eta zintzurrak gogotik busti zituzten
>> kriseiluen argipean.Bat-batean, goardia egitea tokatu zitzaion soldadu
>> errepublikarrak ahots bat entzun zuen pareko lubakitik. Etsaia ari zitzaion
>> oihuka.*
>>
>>
>>> *Pssst! Aizak! -egin zuen oihu soldaduak- Entzun! Hirekin hitz egin nahi
>>> nikek! Zer nahi duk? -erantzun zion errepublikarren lubakitik.*
>>
>> *Hobe izango duk lubakietatik kanpo hitz egiten badiagu. Elkartuko gaituk
>>> erdibidean?*
>>
>> *Ongi duk! Baina joko zikinik gabe! Zapi zuria hartu ezak eskutan!*
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Behin-behineko su-etenaren erdian, artean, burkideak jokoan burubelarri
>> murgilduta zeuden. Guda bi pertsonen artean gauzatzen ariko balitz bezala.
>> Eskuetan zapi zuria zutela, biak batera abiatu ziren lubakien arteko inoren
>> lurraldean barrena, aurrez-aurre topo egin zuten arte.Dirudienez,
>> errepublikarren lubakitik tabako kearen usaina iritsi zitzaion nazionalen
>> aldean goardia egiten ari zen gazteari. Berak garagardoa soberan zuenez,
>> etsaiarekin trukea egitea bururatu zitzaion. Zigarrotxo bat erretzea zuen
>> helburu gajoak, ez besterik.Tarte batez aurpegira zuzen begiratzeko aukera
>> izan zuten. Ordura arte, begipuntutik soilik saiatu baitziren elkarri so
>> egiten. Hainbat minutuz jardun ziren solasean lokaztutako eremu ilun
>> hartan. Garagardo botila hustu zuten eta tabakoari ere atera zioten
>> etekinik, pare bat zupadaren ostean etsaiaren eskutan utziz zigarro
>> bakoitza behin eta berriz, azkeneko zupada emateko garaia iritsi zen
>> arte.Une batez arerio izateari utzi zioten bi gazteek, jakinik biharamonean
>> etsai izaten jarraituko zutela, berriz ere elkarri tiro egitera behartuak
>> izango zirela. Zigarrokina lokatz artera bota, eskua estutu eta azkeneko
>> aldiz begietara so egin ostean, lanbro artean itzuli zen bakoitza bere
>> lubakira. Isili-isilik, zigortutako haurra ohatzera joaten den bezala,
>> jakin gabe gau hartakoa erreko zuten azkeneko zigarroa izango zela.*
>>
>> ** Aitxitxak kontatutako istorio erreal batean oinarritua.*
>>
>>
>>
>> On Fri, Dec 27, 2024 at 5:15 PM Oier Gorosabel Larrañaga <
>> [email protected]> wrote:
>>
>>> Nik neuk ez dakat informaziño gehixago. Kontu polittak diraz, soldauen
>>> arteko adiskidetzeko goguak, askotan ofizialen hasarrerako. Gerra askotan
>>> pasau ei da (Naizeko artikuluan be aittatzen da).
>>>
>>> Uste eze, albiste honen itturrixa "La Lucha de Clases" izperringia dala;
>>> 1936ko abenduko 27kua edo. Hemeroteketan egongo da.
>>>
>>> ****
>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>
>>> 27/12/2024 16:29(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:
>>>
>>>
>>> esango neuke holako zeozer entzun izan dotela inoiz, baina egixa
>>> esateko, memorixan erdi-ahaztuta dakazun sentsaziño modoko bat besterik ez.
>>>
>>> Eibartarren Ahotan proiekturako gerrako kontu pila bat jaso genduzen eta
>>> han egon leike, seguru asko, aipamenen bat;
>>> baina ez dakit ziur, egixa esan.
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du iker ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe.
>>> 27(a), or. (09:01)):
>>>
>>>> Egixa esan, Xen konturik ez dakat eta hariko lehen komentarixua
>>>> besterik ezin dotenez ikusi, ez nekan argi zer informaziño zeuan ikusgai.
>>>>
>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024
>>>> abe. 27(a), or. (08:48)):
>>>>
>>>>> Bai, horixe bera dela dirudi. Garako artikulua X-eko harian
>>>>> oinarritutakoa dela iruditu zait, abenduaren 25ean argitaratu da sare
>>>>> sozialean eta biharamunean egunkarian.
>>>>> Eskerrik asko,
>>>>> Oier
>>>>>
>>>>> On Thu, Dec 26, 2024 at 7:10 PM iker <[email protected]> wrote:
>>>>>
>>>>>> Honetaz ari ditun/k, ez?
>>>>>>
>>>>>> https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241226/la-tregua-de-kalamua-navidad-guerra-civil-y-alto-el-fuego
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024
>>>>>> abe. 26(a), og. (18:30)):
>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko dantzari batzuri
>>>>>>> X-eko hari bat 1936ko abenduaren 25ean gerrako frontean zirenek suetena
>>>>>>> egin eta periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa.
>>>>>>>
>>>>>>> https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03
>>>>>>>
>>>>>>> Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus Gutierrez-en
>>>>>>> liburuan jasota zegoela, baina orain begiratu dut eta ez dut aurkitu. 
>>>>>>> Izan
>>>>>>> liteke ondo ez begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin egin
>>>>>>> ondoren ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik ateratzen zituenean
>>>>>>> moduan. Orain seme-alabei egiten dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere
>>>>>>> amaren bidean nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi edo
>>>>>>> bisita-gidaturen batean ez bada, agian Oier Gorosabelek kontatutakoa da?
>>>>>>> Jesusen liburuan ez dut trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek
>>>>>>> izan zituen ondorioena, Amuategi batalloiko batzuk arrestoan jarri
>>>>>>> zituztela Santa Kurutz ermitan bueltan etsaiarekin truke batean parte
>>>>>>> hartzeagatik.
>>>>>>>
>>>>>>> Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik baino zuzenago
>>>>>>> eta iturriak argituz osatzeko moduan zaudeten.
>>>>>>>
>>>>>>> Oier
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> --
>>>>>>>
>>>>>>> ____________________________________________
>>>>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>>>>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>>>>>
>>>>>>> ________________
>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>>> [email protected]
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> ________________
>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
>>>>>> [email protected]
>>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>>
>>>>> ____________________________________________
>>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>>
>> --
>> *Haritz Rodriguez*
>>
>
>
> --
> *Haritz Rodriguez*
>


-- 
*Haritz Rodriguez*
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to