Egixa esan, Xen konturik ez dakat eta hariko lehen komentarixua besterik
ezin dotenez ikusi, ez nekan argi zer informaziño zeuan ikusgai.

Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe.
27(a), or. (08:48)):

> Bai, horixe bera dela dirudi. Garako artikulua X-eko harian oinarritutakoa
> dela iruditu zait, abenduaren 25ean argitaratu da sare sozialean eta
> biharamunean egunkarian.
> Eskerrik asko,
> Oier
>
> On Thu, Dec 26, 2024 at 7:10 PM iker <[email protected]> wrote:
>
>> Honetaz ari ditun/k, ez?
>>
>> https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241226/la-tregua-de-kalamua-navidad-guerra-civil-y-alto-el-fuego
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe.
>> 26(a), og. (18:30)):
>>
>>>
>>> Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko dantzari batzuri X-eko
>>> hari bat 1936ko abenduaren 25ean gerrako frontean zirenek suetena egin eta
>>> periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa.
>>>
>>> https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03
>>>
>>> Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus Gutierrez-en liburuan
>>> jasota zegoela, baina orain begiratu dut eta ez dut aurkitu. Izan liteke
>>> ondo ez begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin egin ondoren
>>> ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik ateratzen zituenean moduan. Orain
>>> seme-alabei egiten dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere amaren bidean
>>> nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi edo bisita-gidaturen
>>> batean ez bada, agian Oier Gorosabelek kontatutakoa da? Jesusen liburuan ez
>>> dut trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek izan zituen ondorioena,
>>> Amuategi batalloiko batzuk arrestoan jarri zituztela Santa Kurutz ermitan
>>> bueltan etsaiarekin truke batean parte hartzeagatik.
>>>
>>> Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik baino zuzenago eta
>>> iturriak argituz osatzeko moduan zaudeten.
>>>
>>> Oier
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to