Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko dantzari batzuri X-eko
hari bat 1936ko abenduaren 25ean gerrako frontean zirenek suetena egin eta
periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa.
https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03

Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus Gutierrez-en liburuan
jasota zegoela, baina orain begiratu dut eta ez dut aurkitu. Izan liteke
ondo ez begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin egin ondoren
ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik ateratzen zituenean moduan. Orain
seme-alabei egiten dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere amaren bidean
nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi edo bisita-gidaturen
batean ez bada, agian Oier Gorosabelek kontatutakoa da? Jesusen liburuan ez
dut trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek izan zituen ondorioena,
Amuategi batalloiko batzuk arrestoan jarri zituztela Santa Kurutz ermitan
bueltan etsaiarekin truke batean parte hartzeagatik.

Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik baino zuzenago eta
iturriak argituz osatzeko moduan zaudeten.

Oier


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
 [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
<https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to