Honetaz ari ditun/k, ez? https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241226/la-tregua-de-kalamua-navidad-guerra-civil-y-alto-el-fuego
Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe. 26(a), og. (18:30)): > > Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko dantzari batzuri X-eko > hari bat 1936ko abenduaren 25ean gerrako frontean zirenek suetena egin eta > periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa. > > https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03 > > Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus Gutierrez-en liburuan > jasota zegoela, baina orain begiratu dut eta ez dut aurkitu. Izan liteke > ondo ez begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin egin ondoren > ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik ateratzen zituenean moduan. Orain > seme-alabei egiten dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere amaren bidean > nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi edo bisita-gidaturen > batean ez bada, agian Oier Gorosabelek kontatutakoa da? Jesusen liburuan ez > dut trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek izan zituen ondorioena, > Amuategi batalloiko batzuk arrestoan jarri zituztela Santa Kurutz ermitan > bueltan etsaiarekin truke batean parte hartzeagatik. > > Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik baino zuzenago eta > iturriak argituz osatzeko moduan zaudeten. > > Oier > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] > <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
