Kaixo

Ez nago ziur baina, handiuste izan nahi gabe, baliteke bere garaian nik
Monokuloa.com izeneko blogera eramandako mikroipiun batean irakurri izana
aspaldi istorio hori? 2014ko urtarrilaren 13an argitaratu nuela uste dut...

Izan ere, nire aitxitxa eibartar Pako Perez-ek kontatutako istorio batean
oinarritutako ipuina zen, eta "Azken zigarroaren armistizioa" jarri nion
izenburu. Oker ez banago, atxikita bidaltzen dizuedan miliziano baten
argazkiarekin lagundu nuen ipuina (hori ere nire ama eibartar Arrate
Perez-en osaba apaiz eta Kirikiño batailoiko kapeilauen kapitain Miguel
Cañizalek ateratakoa Intxortetako frontean
<https://tokitan.tv/un-robert-capa-en-mi-familia-fotos-ineditas-guerra-civil>
).

Urteak dira blog hori desagertu zela, baina Dreamhost-eko datu basetik
berreskuratu ahal izan dut orduan idatzitakoa:


AZKEN ZIGARROAREN ARMISTIZIOA





*Kalamuako guda-zelaiko lubakietan nolabaiteko barealdi estua bizi zen.
Zenbait ordu igaroak ziren azkeneko tiro hotsak entzun zirenetik eta
gudariek atseden hartzeko aukera izan zuten, azkenik, gaua egiteko prestatu
baino lehen.Bando bakoitzean soldadu bana jarri zuten goardia egiten,
fusilari besarkatuta, ilunpean, besteek karta jokoari ekin zioten
bitartean. Errepubikarrak, tabako apur bat zutenez, eskuz kiribildutako
zigarroak piztu eta partekatzen hasi ziren. Bando nazionalean, aldiz,
garagardoa besterik ez zuten, eta zintzurrak gogotik busti zituzten
kriseiluen argipean.Bat-batean, goardia egitea tokatu zitzaion soldadu
errepublikarrak ahots bat entzun zuen pareko lubakitik. Etsaia ari zitzaion
oihuka.*


> *Pssst! Aizak! -egin zuen oihu soldaduak- Entzun! Hirekin hitz egin nahi
> nikek! Zer nahi duk? -erantzun zion errepublikarren lubakitik.*

*Hobe izango duk lubakietatik kanpo hitz egiten badiagu. Elkartuko gaituk
> erdibidean?*

*Ongi duk! Baina joko zikinik gabe! Zapi zuria hartu ezak eskutan!*








*Behin-behineko su-etenaren erdian, artean, burkideak jokoan burubelarri
murgilduta zeuden. Guda bi pertsonen artean gauzatzen ariko balitz bezala.
Eskuetan zapi zuria zutela, biak batera abiatu ziren lubakien arteko inoren
lurraldean barrena, aurrez-aurre topo egin zuten arte.Dirudienez,
errepublikarren lubakitik tabako kearen usaina iritsi zitzaion nazionalen
aldean goardia egiten ari zen gazteari. Berak garagardoa soberan zuenez,
etsaiarekin trukea egitea bururatu zitzaion. Zigarrotxo bat erretzea zuen
helburu gajoak, ez besterik.Tarte batez aurpegira zuzen begiratzeko aukera
izan zuten. Ordura arte, begipuntutik soilik saiatu baitziren elkarri so
egiten. Hainbat minutuz jardun ziren solasean lokaztutako eremu ilun
hartan. Garagardo botila hustu zuten eta tabakoari ere atera zioten
etekinik, pare bat zupadaren ostean etsaiaren eskutan utziz zigarro
bakoitza behin eta berriz, azkeneko zupada emateko garaia iritsi zen
arte.Une batez arerio izateari utzi zioten bi gazteek, jakinik biharamonean
etsai izaten jarraituko zutela, berriz ere elkarri tiro egitera behartuak
izango zirela. Zigarrokina lokatz artera bota, eskua estutu eta azkeneko
aldiz begietara so egin ostean, lanbro artean itzuli zen bakoitza bere
lubakira. Isili-isilik, zigortutako haurra ohatzera joaten den bezala,
jakin gabe gau hartakoa erreko zuten azkeneko zigarroa izango zela.*

** Aitxitxak kontatutako istorio erreal batean oinarritua.*



On Fri, Dec 27, 2024 at 5:15 PM Oier Gorosabel Larrañaga <
[email protected]> wrote:

> Nik neuk ez dakat informaziño gehixago. Kontu polittak diraz, soldauen
> arteko adiskidetzeko goguak, askotan ofizialen hasarrerako. Gerra askotan
> pasau ei da (Naizeko artikuluan be aittatzen da).
>
> Uste eze, albiste honen itturrixa "La Lucha de Clases" izperringia dala;
> 1936ko abenduko 27kua edo. Hemeroteketan egongo da.
>
> ****
> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>
> 27/12/2024 16:29(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:
>
>
> esango neuke holako zeozer entzun izan dotela inoiz, baina egixa esateko,
> memorixan erdi-ahaztuta dakazun sentsaziño modoko bat besterik ez.
>
> Eibartarren Ahotan proiekturako gerrako kontu pila bat jaso genduzen eta
> han egon leike, seguru asko, aipamenen bat;
> baina ez dakit ziur, egixa esan.
>
> a.
>
>
> Hau idatzi du iker ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe.
> 27(a), or. (09:01)):
>
>> Egixa esan, Xen konturik ez dakat eta hariko lehen komentarixua besterik
>> ezin dotenez ikusi, ez nekan argi zer informaziño zeuan ikusgai.
>>
>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe.
>> 27(a), or. (08:48)):
>>
>>> Bai, horixe bera dela dirudi. Garako artikulua X-eko harian
>>> oinarritutakoa dela iruditu zait, abenduaren 25ean argitaratu da sare
>>> sozialean eta biharamunean egunkarian.
>>> Eskerrik asko,
>>> Oier
>>>
>>> On Thu, Dec 26, 2024 at 7:10 PM iker <[email protected]> wrote:
>>>
>>>> Honetaz ari ditun/k, ez?
>>>>
>>>> https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241226/la-tregua-de-kalamua-navidad-guerra-civil-y-alto-el-fuego
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024
>>>> abe. 26(a), og. (18:30)):
>>>>
>>>>>
>>>>> Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko dantzari batzuri
>>>>> X-eko hari bat 1936ko abenduaren 25ean gerrako frontean zirenek suetena
>>>>> egin eta periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa.
>>>>>
>>>>> https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03
>>>>>
>>>>> Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus Gutierrez-en
>>>>> liburuan jasota zegoela, baina orain begiratu dut eta ez dut aurkitu. Izan
>>>>> liteke ondo ez begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin egin
>>>>> ondoren ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik ateratzen zituenean
>>>>> moduan. Orain seme-alabei egiten dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere
>>>>> amaren bidean nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi edo
>>>>> bisita-gidaturen batean ez bada, agian Oier Gorosabelek kontatutakoa da?
>>>>> Jesusen liburuan ez dut trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek
>>>>> izan zituen ondorioena, Amuategi batalloiko batzuk arrestoan jarri
>>>>> zituztela Santa Kurutz ermitan bueltan etsaiarekin truke batean parte
>>>>> hartzeagatik.
>>>>>
>>>>> Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik baino zuzenago eta
>>>>> iturriak argituz osatzeko moduan zaudeten.
>>>>>
>>>>> Oier
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>>
>>>>> ____________________________________________
>>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>


-- 
*Haritz Rodriguez*
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to