Bai, horixe bera dela dirudi. Garako artikulua X-eko harian oinarritutakoa dela iruditu zait, abenduaren 25ean argitaratu da sare sozialean eta biharamunean egunkarian. Eskerrik asko, Oier
On Thu, Dec 26, 2024 at 7:10 PM iker <[email protected]> wrote: > Honetaz ari ditun/k, ez? > > https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241226/la-tregua-de-kalamua-navidad-guerra-civil-y-alto-el-fuego > > > Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe. > 26(a), og. (18:30)): > >> >> Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko dantzari batzuri X-eko >> hari bat 1936ko abenduaren 25ean gerrako frontean zirenek suetena egin eta >> periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa. >> >> https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03 >> >> Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus Gutierrez-en liburuan >> jasota zegoela, baina orain begiratu dut eta ez dut aurkitu. Izan liteke >> ondo ez begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin egin ondoren >> ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik ateratzen zituenean moduan. Orain >> seme-alabei egiten dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere amaren bidean >> nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi edo bisita-gidaturen >> batean ez bada, agian Oier Gorosabelek kontatutakoa da? Jesusen liburuan ez >> dut trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek izan zituen ondorioena, >> Amuategi batalloiko batzuk arrestoan jarri zituztela Santa Kurutz ermitan >> bueltan etsaiarekin truke batean parte hartzeagatik. >> >> Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik baino zuzenago eta >> iturriak argituz osatzeko moduan zaudeten. >> >> Oier >> >> >> -- >> >> ____________________________________________ >> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >> [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] >> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected] [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
