Nik neuk ez dakat informaziño gehixago. Kontu polittak diraz, soldauen arteko adiskidetzeko goguak, askotan ofizialen hasarrerako. Gerra askotan pasau ei da (Naizeko artikuluan be aittatzen da).

Uste eze, albiste honen itturrixa "La Lucha de Clases" izperringia dala; 1936ko abenduko 27kua edo. Hemeroteketan egongo da.

****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

27/12/2024 16:29(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:

esango neuke holako zeozer entzun izan dotela inoiz, baina egixa esateko, memorixan erdi-ahaztuta dakazun sentsaziño modoko bat besterik ez.

Eibartarren Ahotan proiekturako gerrako kontu pila bat jaso genduzen eta han egon leike, seguru asko, aipamenen bat;
baina ez dakit ziur, egixa esan.

a.


Hau idatzi du iker ([email protected]) erabiltzaileak (2024 abe. 27(a), or. (09:01)):

    Egixa esan, Xen konturik ez dakat eta hariko lehen komentarixua
    besterik ezin dotenez ikusi, ez nekan argi zer informaziño zeuan
    ikusgai.

    Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak
    (2024 abe. 27(a), or. (08:48)):

        Bai, horixe bera dela dirudi. Garako artikulua X-eko harian
        oinarritutakoa dela iruditu zait, abenduaren 25ean argitaratu
        da sare sozialean eta biharamunean egunkarian.
        Eskerrik asko,
        Oier

        On Thu, Dec 26, 2024 at 7:10 PM iker <[email protected]> wrote:

            Honetaz ari ditun/k, ez?
            
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20241226/la-tregua-de-kalamua-navidad-guerra-civil-y-alto-el-fuego


            Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected])
            erabiltzaileak (2024 abe. 26(a), og. (18:30)):


                Iruñeko dantzari-lagun batek bidali digu Eibarko
                dantzari batzuri X-eko hari bat 1936ko abenduaren
                25ean gerrako frontean zirenek suetena egin eta
                periodikoak, ardoa eta tabakoa partekatu zituztenekoa.
                
https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03
                
<https://x.com/NosRobaronEl/status/1871960731920503053?t=dEpA0id2Q8qQtA5-UpyY4Q&s=03>

                Niri ezaguna zitzaidan pasadizoa, uste nuen Jesus
                Gutierrez-en liburuan jasota zegoela, baina orain
                begiratu dut eta ez dut aurkitu. Izan liteke ondo ez
                begiratu izana ere, kajoian guraizak ez daudela zin
                egin ondoren ama etorri eta zure begi aurrean kajoitik
                ateratzen zituenean moduan. Orain seme-alabei egiten
                dizkiegu horrelakoak. Tira, honetan ere amaren bidean
                nabil, berehala galtzen naiz. Jesusek berak hitzaldi
                edo bisita-gidaturen batean ez bada, agian Oier
                Gorosabelek kontatutakoa da? Jesusen liburuan ez dut
                trukearen kontakizuna aurkitu, baina bai horrek izan
                zituen ondorioena, Amuategi batalloiko batzuk
                arrestoan jarri zituztela Santa Kurutz ermitan bueltan
                etsaiarekin truke batean parte hartzeagatik.

                Ea norbait gabon-istorio honen nondik norakoak nik
                baino zuzenago eta iturriak argituz osatzeko moduan
                zaudeten.

                Oier


--
                ____________________________________________
                Oier Araolaza Arrieta - [email protected]

                Dantzan bizi gara. Eta zu?
                
<https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>

                ________________
                Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
                [email protected]


            ________________
            Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
            [email protected]



--
        ____________________________________________
        Oier Araolaza Arrieta - [email protected]

        Dantzan bizi gara. Eta zu?
        <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>

        ________________
        Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:
        [email protected]


    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to