Ai Oier...baiña zirkuaz, gaur egungo zirko nagusixaz dihardogu, foballaz. Astero astero, bere zirko funziñua ondo betetzen dabelako bultzatzen dittue holako barkatu-ezindako gehiegikerixak. Baina demokratikoki aukeratutako agintarixek egitten dabenez...Hor arrazoi bat: pertsonen emoziñuak mobitzen dira, lotura berezixak sortzen, arrazoi logikuek balixo ez izateraiño. Badagoz pertsonak Erreala bihotzian eruaten dabela diñuenak, edo Atleti gorri ta zuria danontzat zara zu geuria eta Osasunaren odol rojilloa zanetan...Eibarpool eta abar, kasta, arraza, borroka epikuak...En fin. Gladiadoriak.

asier arregi


12/06/2013 15:39(e)an, Oier Araolaza(e)k idatzi zuen:

Ai, barkatu, sentitzen dut gaia errepikatu izana. Hobe dugu inoiz inon eztaidatzen ez diren beste gai batzuei heltzea. Adibidez atez-atekoa? Edo Errebal? Edo...

Eskerrik asko artisten adibidea jartzeagatik, ondo erakusten baitu futbola eta gainontzeko guztion arteko aldea. Zerrenda horretakoek iruzurra egin dute, harrapatu dituzte, eta zorrak ordaindu eta isunak pagatu behar izan dituzte. Adibidez, Joaquin Cortesek 2 miloi euroko iruzurra zuen ogasunarekin eta etxe bat kendu diote zorra pagatzeko. Futbolean hainbat ekipok 10 eta 100 miloi bitarteko zorrak dituzte ogasunarekin, eta ez da ezer gertatzen. Ez zaizkie ondasunak bahitzen, eta erakundeen laguntzak jasotzen jarraitzen dute.

Ez dakit zer esan nahi duzun zure mezuarekin Eneko. Defenditu nahi duzu Ipuruako belarra jartzeko 125.000 euro jarri behar dituztela Udalak eta beste horrenbeste Diputazioak? Defenditu nahi duzu Rugbikoei gazteak kirolera bultzatzeko zuten 12.000 euroko diru-laguntza kendu behar dela? Defenditu nahi duzu Jaurlaritzak, BFAk eta Kutxabank-ek, 50 miloi eurona jarri behar dituztela San Mames Berria egiteko? Ba horixe defendatu, argudio horiek entzuteko desiatzen nago eta. Baina kaka zabaltzeak ez du futbolaren kiratsa lurrinduko.

oier.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to