Kaixo.
Ulergarriak dira Oierren eta Leireren haserreak, futbolarena demasekoa delako.
Dena den, umorea tanta bat.
https://www.facebook.com/pages/La-Pandilla-Voladora/203358376472780
Iturri
At 12:07 16/06/2013, you wrote:
Oier, oso ona idatzi dozuna! Errazoi osua
dakazula uste dot, eta zabaltzeko modukua dala
pentsatzen dot. Zegaittik ez dozu kopi-pega bat
egitten, para bat gauza doitzen eta atontzen eta
blogian jarri? Hausnarketa interesgarrixa da, benetan.
Beste datutxo bat be badakat nik, aspaldikua.
Oiñ urte batzuk Hiesaren kontrako komisiñokuak
Eibarko udalari udaletxeko balkoian lazo gorrixa
jartzeko eskatu zetsen Hiesaren kontrako
egunian. Ezetza jaso eben; izan be, balkoi
horretan bandera ofizialak eta tapiz hori
(jaixetan jartzen dabena) baiño ezin ei da
jarri. Haindik denpora batera, Eibar futbol
taldiak igo edo bajatzeko arriskua edo
zekan.
Eta ze agertu zan balkoian? futbol taldeko banderia!!!
Kontua da, foballa herrixen ikur bihurtu dabela,
identidade ikur. Eta ezin da izan! Aurretik
eruaten dau parian jartzen jakon guztia, bardin
da zer eta zein dan! Eta gainera, alfonbra gorrixakin!
leire, neu be higoinduta
Oier
Araolaza<<mailto:[email protected]>[email protected]>
igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 16 11:47):
Aupa Eneko, barkatu nik ere tonua gehiegi igo
badut. Emotikoia ikusi arren, "deja vu" hori
"badator hau betiko matraka berarekin" esan izan
bazenu bezala sentitu dut, eta nire sentsazioa
da lehen mailako gaia dela hau, baina
futbolarekin oro har dagoen identifikazio
sentimenduari esker ihes egiten zaiola gaiari.
> 1 - Errespetuz diotsut, baina obsesionatuta
ikusten zaitut futbolaren gaiarekin.
Ez, ez nago obsesionatuta, baina oso kezkatuta
bai. Gertatzen dena da, beste gai eta alor
batzuetan zorrotz eta inplakablea den jendeak,
futbolarekin "beste alde batera" begiratzen
duela iruditzen zaidala. Futbolarekin gertatzen
diren kontu berak beste edozein alorretan
onartezinak eta salatuak dira, eta inor ez da
agertzen horiek defendatu eta erlatibizatzera,
beraz, ez dago eztabaidarik, onartu eta kitto.
Baina futbolean gauza horiek salatuz gero, beti
dago jendea edo defendatu edo erlatibizatu
nahian, zama arindu nahian. Eta ez nago hori
onartzeko prest. Futboleko iruzurra,
inpunitatea, defenda ezinezkoak diren
diru-laguntzak, faborezko tratu sistematikoa,...
gauzak horiek salatzen direnean asaldagarria
iruditzen zait beste alor batzuetakoak parean
jarri nahi izatea. Zer adierazi nahi da
horrekin? Onargarriagoak dira horregatik? Nik
benetan uste dut futbolak tratu berezia duela,
iruzurgileen artean ere klaseak daudela, eta
futbolak lehenetasunezko tratua duela, eta beste
inori onartzen ez zaizkionak onartzen zaizkiola.
Baina hala ez balitz ere, beste iruzurgileen
moduan tratatuko balitz ere, futbolaren iruzurra
salatzen dugunean beste alor batzuetakoak
mahairatzeak ez du bere zama arintzen, kontrara,
nire begietara oraindik okerrago egiten du,
kontu horietan erantzunkizunik ez duen jendea
ere "kapote" bat bota nahian dabilen itxura ematen baitu.
> Zu zeuk diozu "nik eskatu gabe, behin eta
berriz sartzen delako nire bizitzan." Gauza
batekin edo beste batekin, guztioi gerta ahal
zaiguna da, baina ez da ona nire ustez. Nondik
zetorren mezu-haria ikusita, apur bat lekutik
kanpo iruditu zitzaidan zure erantzun-mezua.
Horregatik txantxetako "-1" eta emotikoia.
Baina beno nire iritzia da, besterik gabe.
Igoal oker nabil. Barkatu horrela bada.
Azken urteotan, lau aldiz, data hauek hurbildu
direnean, lau aldiz zuzen-zuzenean sartu zaigu
Eibar futbol taldea gure jardueretan. Eta beti
kalterako. Kategoriaz igotzeko aukera zuela eta,
Untzaga plaza beraien (zuen?) ospakizuna egiteko
"libratu" beharra zegoela, eta Euskal jaiko
karpa tokiz aldatzera behartu gaituzte.
Ondorioz, urte osoan prestatutako jaialdia, ezin
izan dugu aurreikusita geneukan plazan
(harmailak dituena) ospatu. Urte osoko
prestaketak, ensaioak, atzerritik taldeak
ekarri, diruak lur azpian bilatu, plaza
erabiltzeko baimenak garaiz bideratu,,... data
etortzen da, eta azken astean esaten digute
futbol partida baten ondoko ospakizuna dela eta
ezin dugula 700 lagun ederki hartzen dituen
plaza erabili, eta horren ordez harmailarik
gabeko plazan egin behar dugula. Imajinatzen
duzue guk dantza ekitaldi bat Ipuruako zelaian
egin nahi dugulako mailaz igotzeko azken
partidua Anexoan jokatzea? Ba oraindik okerragoa
da, ze beraiek ez zuten plazan jokatu nahi.
Kategoriaz igoz gero ospakizunak egiteko nahi
zuten plaza. Batzuetan plazaz mugitzera behartu
gaituzte, beste batzuetan dantza ekitaldiaren
ordutegia aldarazi digute,... Batzuetan guri
tokatu zaigu, eta beste batzuetan Rugbikoei,
beraien jarduerak antolatzeko dirua lortzeko
jartzen duten garagardo karpa egun batzuk
lehenago (asteburua!) kendu araziz ospakizuna
dela. Eta inork ez diezadala esan gero Udalak
kalte-ordainak ordaindu zituela, ze horrek bai
asaldatzen nauela, denok dirua jartzea futbolaren kapritxo batengatik....
Bai Eneko, futbola, "nik eskatu gabe, behin eta
berriz sartzen delako nire bizitzan." Eta
mezu-haria nondik zetorren ikusita, lekutik
kanpo irudituko zitzaizun, baina niri ez, ze
hain zuzen ere berriz ere kategoriaz igotzeko
partidak jokatzen ari da Eibar, eta horren
ingurukoa zen mezu-kateari hasiera eman dio
mezua. "Badakit futbola batere axola ez zaizuela
hemengo askori," esan digu Josuk, eta horri
erantzunez hasi da eztabaida, ze nik nahiko nuke
axolarik ez izatea, baina tamalez axola zait,
eta neure borondatearen kontra Eibarren partida
egutegia begiratu behar izaten dut, handik edo
hemendik zipriztintzen gaituelako beti.
Aipatutakoak niri zuzen-zuzenean eragiten
didaten kontuak dira, baina horietatik haratago,
futbolak modu askotara eta alor askotan eragiten
digu, modu kaltegarri batean gehienetan. Hasteko
ez zait iruditzen futbolak balio positiboak
transmititzen dizkienik ez gazteei eta ezta
gizarteari. Lehiakortasun itsua, arrakastaren
eredu desegokia (ikasketak aintzat hartu gabe 18
urteko mukitsuak idolo, aberats eta eredu
bihurtzen dituena), forofismoren gorazarrea
(futbol zelaietako giro izugarriaz hitz egitean
zertaz ari dira, mozkorti irainzale saldoen
borregismoaz?), bortzikeria berbal eta
fisikoarekiko permisibitatea, misoginia
iraingarria (beste edozein eremutan onartezina litzatekeena),...
Futbolaren sistema mutil gazte gehienak
kiroletik eta aisialdeko beste edozein
jardueratik kanpo uzten ari da. Nik beti entzun
dut eskolako atarietan droga oparitzen zutela
gameluek, umeak zaletzeko. Baina suerte txarra
izango nuen, ze nire parean inoiz ez dira tokatu
droga-mezenas-ak. Niri eta nire seme-alabei
futboleko albumak eta kromoak oparitu dizkigute.
Ikastolara futbolari batzuk eraman eta umeei
futboleko kamiseta eramateko eskatzen diete.
Mutilak, ume umetatik, sistematikoki futbolera
bideratzen ditugu. Baina futbolaren sistemak ez
dauka interesik gazte kirolzale eta osasuntsuak
sortzen laguntzeko. Bere interes bakarra lehen
taldean jokatuko duten futbolariak lortzea da.
Eta umeari, horretara ez dela iritsiko
antzematen dioten une berean ostikoa ematen
diote eta kalera. Futbolak esklusibitatea
eskatzen dien gaztetxoei. Gure dantza taldean
urtero urtero 11-12 urtera hurbiltzen diren
mutil apurrek utzi egiten dute dantza
esklusiboki futbolera dedikatzeko. Handik 2-3
urtera %99,9a futboletik "bota" egiten dute, eta
askok eta askok ez dute inoiz beste kirol
jarduerarik egiten, ezta inolako aisialdiko jardueratan parte hartzen ere.
Futbolaren "inperioa" mutil gazteekin eragiten
ari den triskantza hori oso ongi ezagutzen dute
beste kirol guztiek. Gipuzkoako Diputazioak
azken 4-5 urteetan futbolaren munduarekin izan
duen "gerra" da horren ondorioa. Diputazioa
Jaurlaritzak ezarritako legea aplikatzen
ahalegindu da, gazteek kirol desberdinak probatu
eta gehiegizko konpetibitatea ahalik eta
beranduen ezarriz. Baina aurrez aurre izan ditu
futbol klubak, federazioa, Diario Vasco eta...
futbolaren zaletuen mundua. Iruzurrarekin
bezala, kirolaren sustapen eredu desegokiarekin
futbolaren zaletuek "beste aldera" begiratu
dute, eta horren kalteak gizarte osoarentzat dira.
Nire lehen mezura itzuliz, argi utzi nahi dut
benetan sentitzen dudala esandakoa, ez dela
purrustada soil bat. Futbolak duen gehiegizko
indarrak kalte izugarria egiten dio gizarte
honi. Kirol bezala oso joko osasuntsu eta
entretenigarria izango da, baina gizartean
daukan posizio hegemonikoak, eta hartu duen
lehiakortasun itsu eta forofismo mailak kalte
larriak eragiten ari da. Noski horrek ez duela
zerikusirik lagun arteko partida edo hondartzako
gozatuekin. Ez, sistemaz ari naiz, batere
onuragarria ez den sistema hegemoniko eta anker
batetaz. Nik uste dut badela garaia futbolzaleek
salaketei indarra kentzen ibiltzeari utzi, albo
batera begiratzeari utzi eta benetan gertatzen
ari denaren kritika egiteko. Beste alorretako
bidegabekeriak apuntatzen edo ostrukarena egiten
ibiltzeak ez du ezkutatuko gertatzen ari dena. Eta tristea da. Benetan.
oier.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua
hona:
<mailto:[email protected]>[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.