Ba neri axola zait futbola, bai horixe, nik eskatu gabe, behin eta berriz
sartzen delako nire bizitzan. Behin Eibar futbol taldeko lehendakariari
esan nion gauza bera esango dut orain, Eibar futbol taldeari onena desio
diot, hau da, ez dadila kategoriaz igo, eta ahal bada jaitsi dadila. Nik ez
dakit nork engainatu gaituen pentsatzeko hobe dela goi mailan egotea behe
mailan egotea baino, hobe dela irabaztea galtzea baino.

Oraindik sinestu ezinda nago nola aurten, krisia, murrizketak,
diru-laguntzak eta bekak ezabatzeak, eta laguntza sozialak eusteko
zailtasunak eguneroko albiste ditugun urte bere horretan, Eibarko Udalak
125.000 euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste horrenbeste jarriko
dituztela Ipuruako belarra aldatzeko, erakundeek milioiak (EJk 50, BFAk 50,
Kutxabank-ek 50...) jartzen ari direla Bilbon futbol zelai berri bat
egiteko, edo Eibarrek jokatu nahi duen goi mailako liga horretako taldeek
700 milioi euroko zorra dutela Ogasunarekin.

Eta aldi berean, adibide xume bat, Diputazioak eskola kirola programa
barruan Eibarko rugbi taldeari umeei kirol ohitura osasuntsuak
transmititzeko onartuta zeukan 12.000 euroko diru-laguntza ordaindu gabe
utzi dio. Alegia, diru-laguntza onartu, eta ordaintzeko unea etorri denean
sosik ez zuela esan eta bertan behera utzi.

Josu, Eibar futbol taldeak egin dezakeen gauzarik onena da Oviedori miloi
bat euro eskatzea galtzen uztearen truke, miloi erdiarekin futbol zelaiko
belar berria ordaindu (eta utzi bakean erakundeen diru-kutxa koittaduak),
eta beste miloi erdia kirolean eta osasunean inbertitu, adibidez badminton,
rugbi eta sokatirako aktibitateak antolatuz belardi eder horretan.

oier.


2013/6/10 Trebiño - Artetxe <[email protected]>

>        Joe! Eta Eibarrek zuzen-zuzen saltzen badetsa partidua Oviedori?
> Eta ataratako diruakin Eibarko langabetueri laguntza emoten badetse?
> Igo-jaitsi, igo-jaitsi ibiltzia baino hobia badala aitortuko destazue!
>       Trebi.
>
>
> > Date: Mon, 10 Jun 2013 19:53:56 +0200
> > From: [email protected]
> > To: [email protected]
> > Subject: [eibar] WTF! Eibarren bazkideak Oviedon
>
> >
> > Atzo 1-2 irabazio zion Eibarren Oviedori, 2. mailara itzultzeko
> > playoff partidan. Horretara, Oviedok 0-2 irabazi beharko luke
> > asteburuan Ipuruan, hurrengo (azken) fasera igarotzeko.
> >
> > Eibar K.E.ak 300 sarrera bidali ditu Oviedora (Oviedotik hona
> > bidalitako kopuru bera), eta hangoak pozik ez... eta Eibarreraino
> > etorri dira bazkide egin eta sarrerak erostera. Bulo bat zela entzun
> > dut lehen, baina hara...
> >
> http://www.mundodeportivo.com/20130610/futbol/regional/aficionados-del-oviedo-se-hacen-socios-del-eibar-para-poder-entrar-en-ipurua_54375862798.html
> >
> > Twitterren jo ta ke ari dira Oviedokoak. Bazkide bakoitzak 2na sarrera
> > har ditzake 10 euroan, eta hortaz, urte erdiko bazkide-kuota hiru
> > lagunen artean ordain dezakete. Mobilizatzen ari direla dirudi. Eibar
> > K.E.ak xox batzuk aterako ditu, baina aulki horiek hutsik geratuko
> > dira 3. fasean eta hemendik abendurako partiduetan.
> >
> > Sinadura bilketa ere badago, karneta egiteko tramitazioak astebete
> > iraun dezala eskatzen, Ipuruako aulkiak Oviedokoen esku egotea
> > ekiditeko:
> http://www.change.org/es/peticiones/s-d-eibar-k-e-bazkide-karneten-tramitazioak-astebete-iraun-dezala
> .
> > Nik sinatu dut.
> >
> > Badakit futbola batere axola ez zaizuela hemengo askori, baina seguru
> > egunotan herrian bolo-bolo ibiliko den gaia izango dela.
> >
> > josu.
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to