Eskola ateetako droga trafikante maltzurren aipuak ikusi
ditudanean, zerrendakide batek ohartarazi zidana gogoratu dut:
eztabaida honetan oso gutxi falta zaigu Godwinen legea betetzeko (
http://eu.wikipedia.org/wiki/Godwinen_legea )

Erantzuteko egun aldrebesa dut gaurkoa, baina oinarrizko pare bat gauzetan
ados gaudela ikusten dudanez, pazientzia. Ea futbolaren abduzio sistema
ufologikoari azalpen logikoren bat aurkitzen diogun hurrengo egunetan:
neuralizadorren erabilera masiboa, masen ergelkeria, erakartasuna,
sozial-kontrola, edo besteren bat :-)

eskerrik asko

Eneko



2013/6/16 Mikel Iturria <[email protected]>

> Kaixo.
>
> Ulergarriak dira Oierren eta Leireren haserreak, futbolarena demasekoa
> delako.
>
> Dena den, umorea tanta bat.
>
> https://www.facebook.com/**pages/La-Pandilla-Voladora/**203358376472780<https://www.facebook.com/pages/La-Pandilla-Voladora/203358376472780>
>
> Iturri
>
>
> At 12:07 16/06/2013, you wrote:
>
>> Oier, oso ona idatzi dozuna! Errazoi osua dakazula uste dot, eta
>> zabaltzeko modukua dala pentsatzen dot. Zegaittik ez dozu kopi-pega bat
>> egitten, para bat gauza doitzen eta atontzen eta blogian jarri? Hausnarketa
>> interesgarrixa da, benetan.
>>
>> Beste datutxo bat be badakat nik, aspaldikua. Oiñ urte batzuk Hiesaren
>> kontrako komisiñokuak Eibarko udalari udaletxeko balkoian lazo gorrixa
>> jartzeko eskatu zetsen Hiesaren kontrako egunian. Ezetza jaso eben; izan
>> be, balkoi horretan bandera ofizialak eta tapiz hori (jaixetan jartzen
>> dabena) baiño ezin ei da jarri. Haindik denpora batera, Eibar futbol
>> taldiak igo edo bajatzeko arriskua edo  zekan. Eta ze agertu zan balkoian?
>> futbol taldeko banderia!!!
>>
>> Kontua da, foballa herrixen ikur bihurtu dabela, identidade ikur. Eta
>> ezin da izan!  Aurretik eruaten dau parian jartzen jakon guztia, bardin da
>> zer eta zein dan! Eta gainera, alfonbra gorrixakin!
>>
>> leire, neu be higoinduta
>>
>>
>> Oier Araolaza<<mailto:oier@dantzan.**com <[email protected]>>
>> [email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina 16 11:47):
>>
>>
>> Aupa Eneko, barkatu nik ere tonua gehiegi igo badut. Emotikoia ikusi
>> arren, "deja vu" hori "badator hau betiko matraka berarekin" esan izan
>> bazenu bezala sentitu dut, eta nire sentsazioa da lehen mailako gaia dela
>> hau, baina futbolarekin oro har dagoen identifikazio sentimenduari esker
>> ihes egiten zaiola gaiari.
>>
>> > 1 -  Errespetuz diotsut, baina obsesionatuta ikusten zaitut futbolaren
>> gaiarekin.
>>
>> Ez, ez nago obsesionatuta, baina oso kezkatuta bai. Gertatzen dena da,
>> beste gai eta alor batzuetan zorrotz eta inplakablea den jendeak,
>> futbolarekin "beste alde batera" begiratzen duela iruditzen zaidala.
>> Futbolarekin gertatzen diren kontu berak beste edozein alorretan
>> onartezinak eta salatuak dira, eta inor ez da agertzen horiek defendatu eta
>> erlatibizatzera, beraz, ez dago eztabaidarik, onartu eta kitto. Baina
>> futbolean gauza horiek salatuz gero, beti dago jendea edo defendatu edo
>> erlatibizatu nahian, zama arindu nahian. Eta ez nago hori onartzeko prest.
>> Futboleko iruzurra, inpunitatea, defenda ezinezkoak diren diru-laguntzak,
>> faborezko tratu sistematikoa,... gauzak horiek salatzen direnean
>> asaldagarria iruditzen zait beste alor batzuetakoak parean jarri nahi
>> izatea. Zer adierazi nahi da horrekin? Onargarriagoak dira horregatik? Nik
>> benetan uste dut futbolak tratu berezia duela, iruzurgileen artean ere
>> klaseak daudela, eta futbolak lehenetasunezko tratua duela, eta beste inori
>> onartzen ez zaizkionak onartzen zaizkiola. Baina hala ez balitz ere, beste
>> iruzurgileen moduan tratatuko balitz ere, futbolaren iruzurra salatzen
>> dugunean beste alor batzuetakoak mahairatzeak ez du bere zama arintzen,
>> kontrara, nire begietara oraindik okerrago egiten du, kontu horietan
>> erantzunkizunik ez duen jendea ere "kapote" bat bota nahian dabilen itxura
>> ematen baitu.
>>
>> > Zu zeuk diozu "nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako nire
>> bizitzan."  Gauza batekin edo beste batekin, guztioi gerta ahal zaiguna da,
>> baina ez da ona nire ustez. Nondik zetorren mezu-haria ikusita, apur bat
>> lekutik kanpo iruditu zitzaidan zure erantzun-mezua. Horregatik txantxetako
>> "-1" eta emotikoia. Baina beno nire iritzia da, besterik gabe. Igoal oker
>> nabil. Barkatu horrela bada.
>>
>> Azken urteotan, lau aldiz, data hauek hurbildu direnean, lau aldiz
>> zuzen-zuzenean sartu zaigu Eibar futbol taldea gure jardueretan. Eta beti
>> kalterako. Kategoriaz igotzeko aukera zuela eta, Untzaga plaza beraien
>> (zuen?) ospakizuna egiteko "libratu" beharra zegoela, eta Euskal jaiko
>> karpa tokiz aldatzera behartu gaituzte. Ondorioz, urte osoan prestatutako
>> jaialdia, ezin izan dugu aurreikusita geneukan plazan (harmailak dituena)
>> ospatu. Urte osoko prestaketak, ensaioak, atzerritik taldeak ekarri, diruak
>> lur azpian bilatu, plaza erabiltzeko baimenak garaiz bideratu,,... data
>> etortzen da, eta azken astean esaten digute futbol partida baten ondoko
>> ospakizuna dela eta ezin dugula 700 lagun ederki hartzen dituen plaza
>> erabili, eta horren ordez harmailarik gabeko plazan egin behar dugula.
>> Imajinatzen duzue guk dantza ekitaldi bat Ipuruako zelaian egin nahi
>> dugulako mailaz igotzeko azken partidua Anexoan jokatzea? Ba oraindik
>> okerragoa da, ze beraiek ez zuten plazan jokatu nahi. Kategoriaz igoz gero
>> ospakizunak egiteko nahi zuten plaza. Batzuetan plazaz mugitzera behartu
>> gaituzte, beste batzuetan dantza ekitaldiaren ordutegia aldarazi digute,...
>> Batzuetan guri tokatu zaigu, eta beste batzuetan Rugbikoei, beraien
>> jarduerak antolatzeko dirua lortzeko jartzen duten garagardo karpa egun
>> batzuk lehenago (asteburua!) kendu araziz ospakizuna dela. Eta inork ez
>> diezadala esan gero Udalak kalte-ordainak ordaindu zituela, ze horrek bai
>> asaldatzen nauela, denok dirua jartzea futbolaren kapritxo batengatik....
>>
>> Bai Eneko, futbola,  "nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako
>> nire bizitzan."  Eta mezu-haria nondik zetorren ikusita, lekutik kanpo
>> irudituko zitzaizun, baina niri ez, ze hain zuzen ere berriz ere kategoriaz
>> igotzeko partidak jokatzen ari da Eibar, eta horren ingurukoa zen
>> mezu-kateari hasiera eman dio mezua. "Badakit futbola batere axola ez
>> zaizuela hemengo askori," esan digu Josuk, eta horri erantzunez hasi da
>> eztabaida, ze nik nahiko nuke axolarik ez izatea, baina tamalez axola zait,
>> eta neure borondatearen kontra Eibarren partida egutegia begiratu behar
>> izaten dut, handik edo hemendik zipriztintzen gaituelako beti.
>>
>> Aipatutakoak niri zuzen-zuzenean eragiten didaten kontuak dira, baina
>> horietatik haratago, futbolak modu askotara eta alor askotan eragiten digu,
>> modu kaltegarri batean gehienetan. Hasteko ez zait iruditzen futbolak balio
>> positiboak transmititzen dizkienik ez gazteei eta ezta gizarteari.
>> Lehiakortasun itsua, arrakastaren eredu desegokia (ikasketak aintzat hartu
>> gabe 18 urteko mukitsuak idolo, aberats eta eredu bihurtzen dituena),
>> forofismoren gorazarrea (futbol zelaietako giro izugarriaz hitz egitean
>> zertaz ari dira, mozkorti irainzale saldoen borregismoaz?), bortzikeria
>> berbal eta fisikoarekiko permisibitatea, misoginia iraingarria (beste
>> edozein eremutan onartezina litzatekeena),...
>>
>> Futbolaren sistema mutil gazte gehienak kiroletik eta aisialdeko beste
>> edozein jardueratik kanpo uzten ari da. Nik beti entzun dut eskolako
>> atarietan droga oparitzen zutela gameluek, umeak zaletzeko. Baina suerte
>> txarra izango nuen, ze nire parean inoiz ez dira tokatu droga-mezenas-ak.
>> Niri eta nire seme-alabei futboleko albumak eta kromoak oparitu dizkigute.
>> Ikastolara futbolari batzuk eraman eta umeei futboleko kamiseta eramateko
>> eskatzen diete. Mutilak, ume umetatik, sistematikoki futbolera bideratzen
>> ditugu. Baina futbolaren sistemak ez dauka interesik gazte kirolzale eta
>> osasuntsuak sortzen laguntzeko. Bere interes bakarra lehen taldean jokatuko
>> duten futbolariak lortzea da. Eta umeari, horretara ez dela iritsiko
>> antzematen dioten une berean ostikoa ematen diote eta kalera. Futbolak
>> esklusibitatea eskatzen dien gaztetxoei. Gure dantza taldean urtero urtero
>> 11-12 urtera hurbiltzen diren mutil apurrek utzi egiten dute dantza
>> esklusiboki futbolera dedikatzeko. Handik 2-3 urtera %99,9a futboletik
>> "bota" egiten dute, eta askok eta askok ez dute inoiz beste kirol
>> jarduerarik egiten, ezta inolako aisialdiko jardueratan parte hartzen ere.
>>
>> Futbolaren "inperioa" mutil gazteekin eragiten ari den triskantza hori
>> oso ongi ezagutzen dute beste kirol guztiek. Gipuzkoako Diputazioak azken
>> 4-5 urteetan futbolaren munduarekin izan duen "gerra" da horren ondorioa.
>> Diputazioa Jaurlaritzak ezarritako legea aplikatzen ahalegindu da, gazteek
>> kirol desberdinak probatu eta gehiegizko konpetibitatea ahalik eta
>> beranduen ezarriz. Baina aurrez aurre izan ditu futbol klubak, federazioa,
>> Diario Vasco eta... futbolaren zaletuen mundua. Iruzurrarekin bezala,
>> kirolaren sustapen eredu desegokiarekin futbolaren zaletuek "beste aldera"
>> begiratu dute, eta horren kalteak gizarte osoarentzat dira.
>>
>> Nire lehen mezura itzuliz, argi utzi nahi dut benetan sentitzen dudala
>> esandakoa, ez dela purrustada soil bat. Futbolak duen gehiegizko indarrak
>> kalte izugarria egiten dio gizarte honi. Kirol bezala oso joko osasuntsu
>> eta entretenigarria izango da, baina gizartean daukan posizio hegemonikoak,
>> eta hartu duen lehiakortasun itsu eta forofismo mailak kalte larriak
>> eragiten ari da. Noski horrek ez duela zerikusirik lagun arteko partida edo
>> hondartzako gozatuekin. Ez, sistemaz ari naiz, batere onuragarria ez den
>> sistema hegemoniko eta anker batetaz. Nik uste dut badela garaia
>> futbolzaleek salaketei indarra kentzen ibiltzeari utzi, albo batera
>> begiratzeari utzi eta benetan gertatzen ari denaren kritika egiteko. Beste
>> alorretako bidegabekeriak apuntatzen edo ostrukarena egiten ibiltzeak ez du
>> ezkutatuko gertatzen ari dena. Eta tristea da. Benetan.
>>
>> oier.
>>
>> ______________________________**_________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: <mailto:Eibartarrak-request@**
>> postaria.com <[email protected]>>Eibartarrak-**
>> [email protected] <[email protected]>
>>
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> ______________________________**_________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.**
>> com <[email protected]>
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> ______________________________**_________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.**
> com <[email protected]>
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to