2013/6/12 Oier Araolaza <[email protected]>

> Ai, barkatu, sentitzen dut gaia errepikatu izana. Hobe dugu inoiz inon
> eztaidatzen ez diren beste gai batzuei heltzea. Adibidez atez-atekoa? Edo
> Errebal? Edo...
>

Lasai Oier,  igoal apur bat zakar idatzi dut nik, baina "deja vu"
horrek emotikoia zeraman atzean :-)
Barkatu gaizki esanak. Zerrenda libre eta irekia da gurea. Askotan
errepitzen ditugu gaiak, nik ere bai, jakina :-D

Laburtuta esan nahi nuena:

1 -  Errespetuz diotsut, baina obsesionatuta ikusten zaitut futbolaren
gaiarekin. Zu zeuk diozu* "nik eskatu gabe, behin eta berriz sartzen delako
nire bizitzan."*  . Gauza batekin edo beste batekin, guztioi gerta ahal
zaiguna da, baina ez da ona nire ustez. Nondik zetorren mezu-haria ikusita,
apur bat lekutik kanpo iruditu zitzaidan zure erantzun-mezua. Horregatik
txantxetako "-1" eta emotikoia. Baina beno nire iritzia da, besterik gabe.
Igoal oker nabil. Barkatu horrela bada.

2.- Kontestualizatzea eta erlatibizatzea nahi nuen gaia. Futbolarekin
gertatzen dena, beste asunto askorekin gertatzen dela esan nahi dut. Hori
kaka zabaltzea dela diozu, gauzak bere lekuan kokatzea ere badela uste dut.

3 - Botere politikoak, eliteak kontrolpean izaten ahalegintzen
diren bezala, masa mugimenduak edo beraiengan eragina izan dezaketen
eremuak kontrolpean izaten saiatzen direla. Horregatik babesa, futbola,
zinema, rock-a, opera,  ... edo dena delakoari, eta ez,
esate baterako, chessboxing, zeramika, aeromodelismo, badminton edo
colombikulturari.

Zehaztasun eta azalpen batzuk azpian, lerroen artean

 Eskerrik asko artisten adibidea jartzeagatik, ondo erakusten baitu futbola
> eta gainontzeko guztion arteko aldea. Zerrenda horretakoek iruzurra egin
> dute, harrapatu dituzte, eta zorrak ordaindu eta isunak pagatu behar izan
> dituzte. Adibi dez, Joaquin Cortesek 2 miloi euroko iruzurra zuen
> ogasunarekin eta etxe bat kendu diote zorra pagatzeko.
>

Bai, berdin egingo dute Barcenas eta Urdaingarinek. Gaur bertan Messi
harrapatu dutela irakurri dut: 4 miloi euro edo. Suposatzen dut, Cortesek
bezala, zorrak ordaindu eta isuna ordainduko duela Messik. Badoaz
hurbiltzen batzuk eta besteek :-)

Lagun batek esan dit, musikaria da, pare bat urteetan ahaztu egin zuela
musikarekin lotuta ailegatzen zaizkion diru sarrera batzuk deklaratzea.
Kopuru txikia zen, euro batzuk baino ez. Baina foru ogasunak erreklamatu
egin dio. Isun errekargo txiki batekin ordaindu du. Erregionaleko
futbolariei ere gertatuko zaie. Eta beste askori.


> Futbolean hainbat ekipok 10 eta 100 miloi bitarteko zorrak dituzte
> ogasunarekin, eta ez da ezer gertatzen. Ez zaizkie ondasunak bahitzen, eta
> erakundeen laguntzak jasotzen jarraitzen dute.
>

Asunto honetan datu okerrak manejatzen dituzula iruditzen zait:

1.  likidatu eta desagertu egin diren kluben adibide ugari daude:
 Logroñesa, Sestao sport, Burgos, Linares, Lorca, Granada 74,  ....
Beste arlo batekin konparatzeagatik, enpresekin pasatzen den bezala,
kiebrak jota footbal klubak likidatu eta deagertu egiten dira.

 2. Futbol klubei ondasunak bahitzen zaizkie zorrak ordaintzeko. Bilaketa
azkarra egin dut Interneten.  Aurten bertan ez bat ez bi kasu, 278 ondasun
baiketa egin zaizkie futbol taldeei :"212 de ingresos por taquillas y otros
derechos de crédito, 40 de derechos audiovisuales, 11 de créditos por
quinielas, 7 de derechos federativos, 6 de ayudas al descenso y 2
inmuebles." *http://tinyurl.com/kfkucvw*
 Beste klub askok - Valencia, Real Sociedad, ... - , enpresek bezala -
Grupo Dhul, Prisa edo Corte Inglesetik hasita Alfaraino-,  bizirik diraute
zor handiekin. Nonbait bideragarritasuna erakutsi eta nola hala zorra
finantziatu eta berfinantziatzea lortu dute, enpresek eta klubek. Ez
dutenek lortzen, zulora (JD Arrate bezala)
 Eta izugarriak omen dira zorrak Espainian. Adibidez, Corte Inglesak 5.000
miloi euroko zorra du *http://tinyurl.com/pzk9oq6*. PRISAk  3.000 miloitik
gora, ...
Zorren inguruko biilaketa eginda hauxeagertu zait: "Nuevo aviso del FMI a
España: la deuda de muchas empresas es insostenible . La deuda bruta de las
empresas españolas supone el 180% del PIB del país" *
http://tinyurl.com/cfhe5oo *

Eta enpresekin bat etorriaz, espainako futbol klubak munduko zordunenen
artean daude.
Batzuk kiebra egin eta desagertu egiten dira, beste batzuk garantia lortu
(erakundeen babesarekin batzutan,  enpresa finantziazio gauzatzeko abal
publikoen bitartez, adibidez *http://tinyurl.com/lo6686p *) eta zorra edo
inbertsioak finantziatzea lortzen dute (momentuz)

Bai  enpresek eta bai futbol klubek, erakundeen laguntzak jasotzen dituzte
finantziatziorako  eta beste gauza askoetarako. Askotan ez da ondo joaten.
Atzo bertan ere, berriro bueltaka Habidite, Iurbenor, Afer, ea. kasuarekin.




> Ez dakit zer esan nahi duzun zure mezuarekin Eneko. Defenditu nahi duzu
> Ipuruako belarra jartzeko 125.000 euro jarri behar dituztela Udalak eta
> beste horrenbeste Diputazioak? Defenditu nahi duzu Rugbikoei gazteak
> kiroleras bultzatzeko zuten 12.000 euroko diru-laguntza kendu behar dela?
> Defenditu nahi duzu Jaurlaritzak, BFAk eta Kutxabank-ek, 50 miloi eurona
> jarri behar dituztela San Mames Berria egiteko? Ba horixe defendatu,
> argudio horiek entzuteko desiatzen nago eta. Baina kaka zabaltzeak ez du
> futbolaren kiratsa lurrinduko.
>


Joe zelan emango dizkizut nik argudio horiek?  nik defenditu?
Ipurua, Rugbiko laguntzak, San Mames berria?
PSE, BILDU eta EAJri eskatu argudioak
Toyos, Garitano, Urkullu eta Azkunari eskatu defentsa.

Hasieran esan bezala kontestualizatzen eta erlatibizatzen nago asuntoa.

Zinemaldi, opera edota sinfoniken ustiapen defizitak erakundeek estaltzen
dituzte, auditorio eta antzerki dotoreen eraikuntza ordaindu egiten
dizkiete.

Adibidez, Zinemaldia bera, Victoria Eugenia eta Kursaala diru publikoarekin
finantziatzen dira nahiz eta, beste konparaketa bat egiteko, zinemaldiko
alfonbra gorriaren gainean egunero gure bizitzan sartuta eta Eibarko
jokalariek baino dexente gehiago kobratuko duten Richard Gere, Susan
Sarandon, Julia Roberts, John Travolta edo Hoffman ibiliko diren.

Denak ez dira igoalak, baina hor daude adibidez CENTRO KURSAAL - KURSAAL
ELKARGUNEA, S.A., EUSKALDUNA JAUREGIA -PALACIO EUSKALDUNA SA,  BILBAO
EXHIBITION CENTRE SA, EITB SA, ORQUESTA DE EUSKADI SA ... zerrenda luzea,
tartean "Anoeta Kiroldegia-Ciudad Deportiva Anoeta S.A.", "San Mamés Barria
S.L." , eta abar.

Administrazio publikoetatik (hau da, EJ, Aldundiak, Udalak,
amankomunazgoak, partzuergoak, ...) eta organo autonometaz (HABE, EUSTAT
ea; ...) aparte,  diru publikoa sartuta dituzten enpresak, EEAn, guztira
450 enpresa inguru omen dira eta bertan 45.000 pertsona : *
http://tinyurl.com/labhser  *Hauetaz gain, gureak izan zuen bezala,
arrisku-kapitalaren bidez inbertsio tenporalak dituzten enpresak egon
daitezke.

Teorian dirua galdu edo irabazi dezakete. Adibidez, saltsa dago orain
BEC-en defizitekin eta bere bideragarritasunarekin:
http://www.elcorreo.com/vizcaya/20130306/local/margen-izquierda/necesita-millones-extra-dinero-201303061410.html

Efecto ekonomiko inducidoaren teoria ere manejatzen dute batzuk: Errealak
Gipuzkoako BPG-aren %XX sortzen du edo Zinemaldiaren inpakto ekonomikoa X
dela
http://www.20minutos.es/noticia/1810719/0/festival-cine/san-sebastian/valor-economico-pais/
daturik gabe momentuz :-)

Edo galdetu dezakezu zertarako gastatu 12.000 euro umeei kirol ohitura
osasuntsuak transmititzeko, gure inguruan umeak gosez hiltzen diren
bitartean?
http://sereslibres.com/2013/06/12/corresponsal-de-the-times-que-un-272-de-ninos-en-espana-viva-en-la-pobreza-y-con-hambre-es-alucinante-pero-esta-pasando/

Futbola ezkertiarra dela zioen entrenatzaile famatu batek, eta hori ez
zuela ezagutu 70-80etako eibarko interenpresak torneoetako aldageletako
giroa :-) Seguruenez  estadioetako harmailak betetzen dituzten zaleen hauta
politikoan pentsatzen esango zuen.
futbola, zinema, ...  golf, igeriketa, opera edo musika klasikoa baino
popularragoak dira. Elitistagotxoak bigarrenak.

Atzo bertan Aldunditik berziklapena bultzatzeko ailegatu zen propagandak
futbolari eta aktoreen irudiak zekarren. Jarraitzaile gehiago dituzte,
jende gehiagora ailegatuko da bere mezua, supongo.

Ez dakit irakurri duzun baina aurreko mezuan hauxe idatzi dut:
*"Eskandalosoak iruditzen zaizkit liga profesionaleko futbolari atorizarrek
dituzten soldatak, edo izar horiengandik traspaso eta fitxajeetan pagatzen
diren miloikadak. Lotsagarria da eta futbol kirolalerekin ez du zerikusi
handirik."  (sic)*

Eta niretzat ez dauka zer ikusirik  egunero mota eta neurri
guztiko zelaietan, - hondartzetan, landetan, patioetan, edozein txokotan,
... porteri gabekoak, paretarekin, marrarik gabe, koskekin, handiak,
txikiak .... -   jokatzen diren mota guztietako -  11 x 11, edo 7 talde
batean 9 bestean, 25 talde batean 21 bestean, 3 talde batean 4 bestean,
...-  milaka futbol partiduekin.  8 edo 10 urte zein 40 edo 45 urteko
jokalariekin, edo askotan denak nahasturik,  edozein tokitan jokatzen diren
partida eta txapelketekin.
Eta ezta seguruenez Eibar KEarekin,

Aspaldidanik ekitaldi elitistetik aparte, botere politikoak, berdin
ezkerrekoa edo eskubikoa izan, jendetsuak diren eremuak, bere intereserako
 bereganatu nahi izan ditu  eta horretarako modu erreza
dirua/laguntza/babesa ematea da. Horregatik doa diru futbolari, zinemari,
...  eta ez badmintonari.

Apur bat teatralizatu eta larregi luzatu egin dut , barkatu gaizki esanak.

Eneko


> oier
>
>
>
>
> 2013/6/12 Eneko Astigarraga <[email protected]>
>
>> - 1 , deja vu ;-)
>>
>> Ogasunarekin zorrak eta iruzurrak:
>> - Jaquin Cortes dantzariak berak bakarrik 2.000.000 euro defraudatu omen
>> du,
>> - Ana Torroja musikariak 655.000 euro (edo miloi bat iturrien arabera)
>> pare bat urtetan.
>> - Luis Eduardo Aute eta Alejandro Sanz-ek  1.000.000 euro edo,
>> - Opera munduko  Plácido Domingo 3,1 miloi edo Jose Carreras 2,6 miloi,
>> bira bakar batean
>> - ...
>>  eta aktoreak, eta margolariak, eta idazleak, eta bertsolariak, eta ..,
>> enpin iruzurgile eta zordunen zerrenda luzea, talde asko hartuta azkar
>> egingo genuke 700 miloitik gora ...
>>
>> eta Palau de la Musicako desfalko eta iruzurra, eta autoreen SGAEko
>> eskandaloak edo zinemaldiko alfonbra gorriak, koktelak eta luxozko hotelak,
>> ...
>>
>> eta bitartean "krisia, murrizketak, diru-laguntzak eta bekak ezabatzeak,
>> eta laguntza sozialak eusteko zailtasunak eguneroko albiste ditugunean",
>> edo eskoletako material pedagogikoetan izandako murrizketak.
>>
>> Eskandalosoak iruditzen zaizkit liga profesionaleko futbolari izarrek
>> dituzten soldatak, edo izar horiengandik traspaso eta fitxajeetan pagatzen
>> diren miloikadak. Lotsagarria da eta futbol kirolalerekin ez du zerikusi
>> handirik.
>>
>> Niri bost zer egiten duten oviedokoek, Eibarrek ahal eta ondoen dakien
>> bezala jokatu dezala partida hori eta kitto..
>>
>> eneko
>>
>>
>> 2013/6/11 Mikel Larreategi <[email protected]>
>>
>>>  Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina
>>> 11 10:36):
>>>
>>> Ba neri axola zait futbola, bai horixe, nik eskatu gabe, behin eta
>>>> berriz sartzen delako nire bizitzan. Behin Eibar futbol taldeko
>>>> lehendakariari esan nion gauza bera esango dut orain, Eibar futbol taldeari
>>>> onena desio diot, hau da, ez dadila kategoriaz igo, eta ahal bada jaitsi
>>>> dadila. Nik ez dakit nork engainatu gaituen pentsatzeko hobe dela goi
>>>> mailan egotea behe mailan egotea baino, hobe dela irabaztea galtzea baino.
>>>>
>>>> Oraindik sinestu ezinda nago nola aurten, krisia, murrizketak,
>>>> diru-laguntzak eta bekak ezabatzeak, eta laguntza sozialak eusteko
>>>> zailtasunak eguneroko albiste ditugun urte bere horretan, Eibarko Udalak
>>>> 125.000 euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste horrenbeste jarriko
>>>> dituztela Ipuruako belarra aldatzeko, erakundeek milioiak (EJk 50, BFAk 50,
>>>> Kutxabank-ek 50...) jartzen ari direla Bilbon futbol zelai berri bat
>>>> egiteko, edo Eibarrek jokatu nahi duen goi mailako liga horretako taldeek
>>>> 700 milioi euroko zorra dutela Ogasunarekin.
>>>>
>>>> Eta aldi berean, adibide xume bat, Diputazioak eskola kirola programa
>>>> barruan Eibarko rugbi taldeari umeei kirol ohitura osasuntsuak
>>>> transmititzeko onartuta zeukan 12.000 euroko diru-laguntza ordaindu gabe
>>>> utzi dio. Alegia, diru-laguntza onartu, eta ordaintzeko unea etorri denean
>>>> sosik ez zuela esan eta bertan behera utzi.
>>>>
>>>> Josu, Eibar futbol taldeak egin dezakeen gauzarik onena da Oviedori
>>>> miloi bat euro eskatzea galtzen uztearen truke, miloi erdiarekin futbol
>>>> zelaiko belar berria ordaindu (eta utzi bakean erakundeen diru-kutxa
>>>> koittaduak), eta beste miloi erdia kirolean eta osasunean inbertitu,
>>>> adibidez badminton, rugbi eta sokatirako aktibitateak antolatuz belardi
>>>> eder horretan.
>>>>
>>>>
>>> +1
>>>
>>>
>>> Mikel
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> [email protected]
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Eneko Astigarraga
>> CodeSyntax
>> Azitaingo Industrialdea 3 K
>> E-20600-EIBAR
>> Tel: +34 943 82 17 80
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to