2013/6/17 Eneko Astigarraga <[email protected]> > Eskola ateetako droga trafikante maltzurren aipuak ikusi > ditudanean, zerrendakide batek ohartarazi zidana gogoratu dut: > eztabaida honetan oso gutxi falta zaigu Godwinen legea betetzeko ( > http://eu.wikipedia.org/wiki/Godwinen_legea ) > > Erantzuteko egun aldrebesa dut gaurkoa, baina oinarrizko pare bat gauzetan > ados gaudela ikusten dudanez, pazientzia. >
Nik uste dut zenbait gauzetan ados gaudela, gutxienez, - futbolaren eta beste kirol eta kultur aktibitate masiboen soldatak, manejatzen diren dirutzak eta abar eskandalosoak direla - futbola lagun arteko partidetan beste edozein kirol bezain ona edo txarra dela - sekulako indar eta eragin soziala duela futbolak, eta horregatik bere kontrola erakargarria egiten dela. Baina, nik uste, baloreetan, lehiakortasunean, misoginia, dopina, ... neurri handian futbol sistemak bizi garen gizartearen sistema nagusiarenak baino ez dituela isladatzen. Esate baterako, maila batetik aurrera toki askotatik botatzen zaituzte, edo berriztea ez dizute proposatzen: eskolako koralean, dantza taldean, esku-pilotan, futbolean, eskubaloian, ... - guzti hauek hurrenez hurren neuk bizitakoak -, baina berdin gertatzen da lan sisteman, edo hezkuntza sisteman, edo musika sisteman, edo arte sisteman, ... onenak nahi dituzte eta. Lagunartekoraino bale, baina hortik aurrera.... Gurean futbola, saskibaloia, txirrindularitza, musika, ... hegemonikoak dira, behintzat badminton edo marketeria edo beste aktibitate askoren aurrean. Baina hori ez da gaurko kontua. Adibidez, duela ia mende bat, 1923 urtean 300.000 ikusle izan ziren West Ham eta Bolton-ek jokatu zuten zaldi zuriaren partida ikusten ( http://eu.wikipedia.org/wiki/1923ko_Ingalaterrako_Koparen_Finala) eta orduan hurrengo egunean jokalariek lanera joan behar zuten. Ez dut ezagutzen gaur eguneko gazteen kirol sistema. Hor zerbaitek ihes egiten dit. Gure garaian, 1960-70, ez zegoan multikirolik, esku-pilotan eta futbolean aritzen ginen gehien bat, baina pilotatik azkar botatzen zintuzten (banaka edo asko jota binaka ziren partidak eta jende gutxirentzat lekua beraz), eta eskolan beste kirol batzuek sartzen saiatu arren (saskibaloia, xakea, badminton bera, ...) bada ez, nahi eta nahi ez irakasleek, nagusia futbola zen, talde askotan 7 edo 11 lagun sartzeko aukera ematen zuelako, edo ez dakit. Zeren, adibidez, ez zuten ematen telebistatik, edo jokalariek ez zuten diru ugari irabazten. Gaur ez naiz joan Untzagara baina ikusi ditudan argazkien arabera, topera zegoen plaza. Sanjuanetako txupinazoan edo errepublikaren aldarrikapenean baino jende gehiago https://twitter.com/FelixMorquecho/status/351802238118809600/photo/1 Hau ere ez da gaurkoa, herri askotan daude argazki zaharrak herriko taldea ospatzen, Oso popularra da, jende asko mugitzen du. Lehen pilota ere bazen gure artean, baina galdu egin du. Dopina eta tranpekin dituen arazoen gainetik, txirrindularitzak mantendu egin du. Herri kirolak galdu egin dute. Boxeoak galdu egin du. Saskibaloiak irabazi egin du. Zer gertatuko da etorkizunean futbolarekin? Nik uste kirol bezala, urte askotan mantenduko duela indarra, baina gaur egun daukan hiper-dimensio ekonomikoa bere neurrira jaitsiko dela, zerbait behintzat. Nire ustean jendearen aukeraketan kirol hegemoniko diren horiek, jende eta kirolari gehiago mugitzen dituzte, diru eta babes gehiago jasotzea uler daitekeen kontua da. Adibidez Foru aldunditik federakuntzetarako laguntzetan: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/06/18/e1306058.htm Harrigarriagoa iruditu zait Foru Aldundiko prentsa bulegoko timelinean, azken 20 albisteetan, 6 futbolekoak ikustea, 2 txirrindularitzakoak, 2 Erremontekoak, Alardeko 2 eta gero Iruzur fiskala 2, Bidegiko kontuak 2, txartel bakarra 2, zabortegiak 2 : https://twitter.com/GFA_berri Baina hasieran aipatutakoaren lotu daiteke. Gaia luzerako ematen du Unión Deportiva Salamanca desagertu da ondasuna bahitu diote eta subastan ipini, Bilbao Basket-ek 5,2 miloi euroko laguntza jaso du, ..... Beno ez dut nahi gehiago luzatzerik, nahiko aspertu dizuet eta, Ondo izan Eneko
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
