Txotxó! hori oso ona da! Umemoko, kakaume, kakanarru eta abarrok ere bai.

Gurean ez dugu "eibartarrik" entzun etxean eta niri oso ederra egiten zait
eibartarraren musika, eta zer esanik ez lexikoa. Sumatzen dut gazteek
distantzia markatu nahi dutela euskara batutik, eta horretarako maiz
euskalkiarenak iruditzen zaizkien ezaugarriak tokatu ala ez sartzen
ahalegintzen direla, baina lexikoan ez dut pareko ahaleginik antzematen.

Oier

On Sat, Jan 10, 2026 at 2:08 PM Asier Sarasua Aranberri <[email protected]>
wrote:

>
> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
> 10(a), lr. (12:03)):
>
>> Berriako artikuluan Jesus Alegriak "Txikia nintzen, Txinurri deitzen
>> zidaten" esaten du. Horrek gogorarazi dit Iruñerriko bailaretan Domusantuz
>> etxez etxe kantuan eta eskean ateratzen ziren ume taldeak (alegia, orain
>> Gau Beltzan deitzen den euskalhallowen horretan) halaxe izendatzen
>> zituzten: "Los Txinurris". Nik uste nuen gaztelerak euskaratik hartutakoa
>> izango zela txinurri hori, ibilian eta bilduz dabiltzan umeei iñurri
>> deitzea, eta agian hala izango da, baina Enrike lagunak Letrak Salamancan
>> ikasi zituen eta esan zidan gaztelera zaharrean ere badagoela umeei
>> "chinorri" deitzeko ohitura. Beraz, edo oso aspaldikoa hitz-trukea, edo
>> koinzidentzia polita gertatu da hizkuntzen elkarbizitzan.
>>
>
> 'txinurri' euskarazko berbia dala, nik uste nahiko garbixa dala.
> Txinurri, txindurri, zinaurri, xiñurri, txiñurri,... INURRI oinarrizkoaren
> aldaerak dira.
>
> Gaztelaniazko CHINORRI hori kalo hizkuntzatik ei dator;
> kaluak euskaretik hartu ete zeban, edo konbergentzia hutsa dan, auskalo;
> baina ez jata ezinezkua iruditzen oinarrixan euskeria egotia.
>
> Eibarren ume bihurri edo koskortuei "granuja" esan izan zaie, baina ba al
>> dago horrelako beste izendapenik umeentzat?
>>
>
> TXO (edo TXOTXÓ!) bokatibuaz gain, ez jatak besterik bururatzen, ez badira
> erabilera orokorreko umemoko, umezorri, kakaume, kakanarru... eta abar.
>
> a.
>
>
>>
>> Oier
>>
>>
>> On Fri, Jan 9, 2026 at 1:34 PM Iban Arantzabal <[email protected]>
>> wrote:
>>
>>> Gure amak diño Txirrinbolia. Angiozarko aldapetan erabilittakua.
>>>
>>> Eta Elexpuruk jasota dauka:
>>> txirrínbola <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173749>, txirrínbolia.
>>> (d). Izena. txirrindola. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen
>>> jostailua. · Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. 
>>> “*Txirrinbolia,
>>> banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete
>>> zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat
>>> okertuta. *Klem.” Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio
>>> honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.
>>>
>>> Leire, gure aurrekuak gehixau eta guk gutxiagotan, kanposantu pareko
>>> harri baten parian jokatutakuak gaittun. Txirikillian jokatutakuak.
>>> Espaloia Kafe Antzokixa kooperatiba barruan be sortu giñuan Txirikill
>>> taldia, umien aisialdiko talde bat.
>>>
>>> txiríkill <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173728>, txirikílla. (c).
>>> Izena. txikilléroi, txirikilla, -ie (Lein.). Lehen Garizuman
>>> neska-mutilek txirikilan jokatu ohi zuten. Txirikila, berez, dozena bat
>>> zmko makilatxo bat da alde bietatik zorroztua, kalderoiaz jo behar izaten
>>> dena. · La toña, juego de niños que se practicaba durante la Cuaresma. 
>>> “*Txirikilla
>>> sartu jata begittik.*” TXIKILL. Esamoldeak: txirikillán modúan bota
>>> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173730>. (d). Esapidea. Norbait
>>> edo zerbait jo eta aidean bota. “*Arek arrapatzen baau muturreko
>>> batekin txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da
>>> txirikillan moduan jaurti juan. *” txirikillán
>>> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173729>. (c). txikilléronka. Txirikil
>>> jolasa praktikatzen. “*Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./
>>> Jokatukou txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka.*
>>> Klem.” Sin. galderonka (Berg.).
>>>
>>> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173750>
>>>
>>> Iban
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected])
>>> erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (10:30)):
>>>
>>>> Aupa, Oier (eta bestiok)!
>>>> Nik ez dot ezagutu, baiña amamari-eta entzun izan detset. "Laixetan,
>>>> garixetan, basarrixa Eibarren" erakusketa prestatzen genbizela, aittatu
>>>> zeskuen jolas hori, eta demostraziño bat be egin. Esango neuke  Emilio
>>>> Azurmendi "*Sagarbitsa*"-k erakutsi zeskula. Pelikuletan be ikusi izan
>>>> dot. Uztaixa zutiñik jarri eta kako bat dakan makilliakin jiratu bihar da,
>>>> edo eutsi, eta atzetik personia korrika. Oso gatxa begittantzen bajata
>>>> be, sasoi bateko dibertimentua. Hiztegixan agertzen diran izenak orduan
>>>> jasotakuak dira. Asierrek gehixago kontau leike.
>>>> Hamen googlen topatutako erretratua.
>>>>
>>>> Beste joko bat (jolasa baiño geixago) txirilletan egittia zan
>>>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirikil/ Makilla batekin beste
>>>> makilla txikixago bat jotia mzan, eta gero antxitxiketan egittia. Nik
>>>> beisbol ityxuri hartu netsan 🤣🤣🤣
>>>>
>>>> Ez dakit ezer aittu jatan!
>>>>
>>>> leire, jolas eta jokoen arduraduna
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026
>>>> urt. 9(a), or. (09:41)):
>>>>
>>>>>
>>>>> Aupa eibarresfera,
>>>>>
>>>>> Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek
>>>>> gordetzen dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus
>>>>> Alegria artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta
>>>>> herritarren aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute
>>>>> Berrian:
>>>>> https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html
>>>>>  Oskar
>>>>> Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion
>>>>> semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus
>>>>> Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen
>>>>> hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme
>>>>> txundigarriaren izenburua ere.
>>>>>
>>>>> Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak
>>>>> aipatzen dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai
>>>>> batekin egiten zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin
>>>>> hari batekin ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen
>>>>> artikuluan, baina gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan
>>>>> Eibarren horrelako kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren 
>>>>> deskribapena
>>>>> irakurrita niri kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena
>>>>> etorri zait jolas hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente 
>>>>> jira-biran
>>>>> ibiltzean zetzan jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila
>>>>> erabiliz. Eibarko euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola",
>>>>> "txirrinkola" aldaerak jasota daude:
>>>>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/
>>>>>
>>>>> Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion?
>>>>>
>>>>> Oier
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> --
>>>>>
>>>>> ____________________________________________
>>>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>>>
>>>>> ________________
>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>>
>>>
>>> *-------------Iban Arantzabal Arrieta*
>>> Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
>>> [email protected] / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
>>> <http://www.goiena.eus>*
>>>
>>> [image: https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed]
>>> <https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
 [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
<https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to