Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 10(a), lr. (12:03)):
> Berriako artikuluan Jesus Alegriak "Txikia nintzen, Txinurri deitzen > zidaten" esaten du. Horrek gogorarazi dit Iruñerriko bailaretan Domusantuz > etxez etxe kantuan eta eskean ateratzen ziren ume taldeak (alegia, orain > Gau Beltzan deitzen den euskalhallowen horretan) halaxe izendatzen > zituzten: "Los Txinurris". Nik uste nuen gaztelerak euskaratik hartutakoa > izango zela txinurri hori, ibilian eta bilduz dabiltzan umeei iñurri > deitzea, eta agian hala izango da, baina Enrike lagunak Letrak Salamancan > ikasi zituen eta esan zidan gaztelera zaharrean ere badagoela umeei > "chinorri" deitzeko ohitura. Beraz, edo oso aspaldikoa hitz-trukea, edo > koinzidentzia polita gertatu da hizkuntzen elkarbizitzan. > 'txinurri' euskarazko berbia dala, nik uste nahiko garbixa dala. Txinurri, txindurri, zinaurri, xiñurri, txiñurri,... INURRI oinarrizkoaren aldaerak dira. Gaztelaniazko CHINORRI hori kalo hizkuntzatik ei dator; kaluak euskaretik hartu ete zeban, edo konbergentzia hutsa dan, auskalo; baina ez jata ezinezkua iruditzen oinarrixan euskeria egotia. Eibarren ume bihurri edo koskortuei "granuja" esan izan zaie, baina ba al > dago horrelako beste izendapenik umeentzat? > TXO (edo TXOTXÓ!) bokatibuaz gain, ez jatak besterik bururatzen, ez badira erabilera orokorreko umemoko, umezorri, kakaume, kakanarru... eta abar. a. > > Oier > > > On Fri, Jan 9, 2026 at 1:34 PM Iban Arantzabal <[email protected]> > wrote: > >> Gure amak diño Txirrinbolia. Angiozarko aldapetan erabilittakua. >> >> Eta Elexpuruk jasota dauka: >> txirrínbola <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173749>, txirrínbolia. ( >> d). Izena. txirrindola. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen >> jostailua. · Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. >> “*Txirrinbolia, >> banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete >> zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat >> okertuta. *Klem.” Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio >> honi, burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta. >> >> Leire, gure aurrekuak gehixau eta guk gutxiagotan, kanposantu pareko >> harri baten parian jokatutakuak gaittun. Txirikillian jokatutakuak. >> Espaloia Kafe Antzokixa kooperatiba barruan be sortu giñuan Txirikill >> taldia, umien aisialdiko talde bat. >> >> txiríkill <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173728>, txirikílla. (c). >> Izena. txikilléroi, txirikilla, -ie (Lein.). Lehen Garizuman >> neska-mutilek txirikilan jokatu ohi zuten. Txirikila, berez, dozena bat >> zmko makilatxo bat da alde bietatik zorroztua, kalderoiaz jo behar izaten >> dena. · La toña, juego de niños que se practicaba durante la Cuaresma. >> “*Txirikilla >> sartu jata begittik.*” TXIKILL. Esamoldeak: txirikillán modúan bota >> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173730>. (d). Esapidea. Norbait edo >> zerbait jo eta aidean bota. “*Arek arrapatzen baau muturreko batekin >> txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da txirikillan >> moduan jaurti juan. *” txirikillán >> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173729>. (c). txikilléronka. Txirikil >> jolasa praktikatzen. “*Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./ >> Jokatukou txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka.* >> Klem.” Sin. galderonka (Berg.). >> >> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173750> >> >> Iban >> >> >> >> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) >> erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (10:30)): >> >>> Aupa, Oier (eta bestiok)! >>> Nik ez dot ezagutu, baiña amamari-eta entzun izan detset. "Laixetan, >>> garixetan, basarrixa Eibarren" erakusketa prestatzen genbizela, aittatu >>> zeskuen jolas hori, eta demostraziño bat be egin. Esango neuke Emilio >>> Azurmendi "*Sagarbitsa*"-k erakutsi zeskula. Pelikuletan be ikusi izan >>> dot. Uztaixa zutiñik jarri eta kako bat dakan makilliakin jiratu bihar da, >>> edo eutsi, eta atzetik personia korrika. Oso gatxa begittantzen bajata >>> be, sasoi bateko dibertimentua. Hiztegixan agertzen diran izenak orduan >>> jasotakuak dira. Asierrek gehixago kontau leike. >>> Hamen googlen topatutako erretratua. >>> >>> Beste joko bat (jolasa baiño geixago) txirilletan egittia zan >>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirikil/ Makilla batekin beste >>> makilla txikixago bat jotia mzan, eta gero antxitxiketan egittia. Nik >>> beisbol ityxuri hartu netsan 🤣🤣🤣 >>> >>> Ez dakit ezer aittu jatan! >>> >>> leire, jolas eta jokoen arduraduna >>> >>> >>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 >>> urt. 9(a), or. (09:41)): >>> >>>> >>>> Aupa eibarresfera, >>>> >>>> Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek >>>> gordetzen dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus >>>> Alegria artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta >>>> herritarren aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute >>>> Berrian: >>>> https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html >>>> Oskar >>>> Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion >>>> semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus >>>> Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen >>>> hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme >>>> txundigarriaren izenburua ere. >>>> >>>> Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak >>>> aipatzen dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai >>>> batekin egiten zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin >>>> hari batekin ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen >>>> artikuluan, baina gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan >>>> Eibarren horrelako kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena >>>> irakurrita niri kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena >>>> etorri zait jolas hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran >>>> ibiltzean zetzan jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila >>>> erabiliz. Eibarko euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola", >>>> "txirrinkola" aldaerak jasota daude: >>>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/ >>>> >>>> Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion? >>>> >>>> Oier >>>> >>>> >>>> >>>> -- >>>> >>>> ____________________________________________ >>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected] >>>> [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] >>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut> >>>> >>>> ________________ >>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>> >>> >>> ________________ >>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>> >> >> >> -- >> >> >> >> *-------------Iban Arantzabal Arrieta* >> Goiena Komunikazio Taldea Koop. E. >> [email protected] / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus >> <http://www.goiena.eus>* >> >> [image: https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed] >> <https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] > <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
