Kaixo: Oierrek aipatzen daben burdiñezko eraztunari, egurrezko barrikak zeharkatzen dittuenak, gure gaztetako jolasetan "txirrindolia" deitzen gentzaun. Zutik jarri, eta makilatxo batekin ahalegintzen ginan aldapara beruntz -edo lautadetan- bueltaka eruaten...; jauzten bazan, beste batek hartzen zeban txandia, txirrindoliak zutik ibilbide luziagua egiteko asmuekin... Josu
El vie, 9 ene 2026 a las 9:41, Oier Araolaza (<[email protected]>) escribió: > > Aupa eibarresfera, > > Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek gordetzen > dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus Alegria > artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta herritarren > aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute Berrian: > https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html > Oskar > Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion > semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus > Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen > hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme > txundigarriaren izenburua ere. > > Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak aipatzen > dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai batekin egiten > zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin hari batekin > ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen artikuluan, baina > gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan Eibarren horrelako > kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena irakurrita niri > kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena etorri zait jolas > hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran ibiltzean zetzan > jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila erabiliz. Eibarko > euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola", "txirrinkola" aldaerak > jasota daude: https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/ > > Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion? > > Oier > > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] > <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > -- *LEGEZKO ABISUA.- Mezu elektroniko honetako informazio guztia (erantsiak izan ditzaken fitxategiak barne) jasotzaile gisa ageri den(ar)entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako fitxategietako informazioa isilpekoa, konfidentziala da, edota jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik hitzartu ezean. Errakuntzaren baten ondorioz mezu hau jasotzen baduzu, bertan jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren bidaltzaileari, mesedez ([email protected] <[email protected]>) eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati bat.DISCLAIMER.- The information contained in this email is for the exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and the attached files, where appropriate, contain confidential information and/or information legally protected by intellectual property laws or other laws. This message does not constitute any commitment on the part of the sender, except where there exists prior express agreement to the contrary in writing between the addressee and the sender. If you are not the designated addressee and receive this message by mistake, please notify the sender as soon as possible at the following address ([email protected] <[email protected]>) and then delete it immediately. We also inform you that you may not use, distribute, print or copy this message, either directly or indirectly or totally or partially, if you are not the designated addressee.AVISO LEGAL.- La información contenida en este correo electrónico (incluidos los ficheros adjuntos que pudiera tener) es para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s. Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la mayor brevedad posible a la siguiente dirección: ([email protected] <[email protected]>) y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar, distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este mensaje si no es la persona destinataria designada.*
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
