Bai, TXIRRINGOLIA,
guk be ezagutu genduan (70. hamarkadan tarteka modan ipintzen ziran joko
zaharrak: kanikak, karreristak, txapak, takuak, parra-parra, txirringolia,
hula-hopa...).

Mekanika xinplia:
- uztai bat (bizikleta zahar baten burpila edo edozein uztai ertain-haundi)
- kakodun makila bat

eta makilia erabilitta uztaixa bueltan-bueltan eruan bihar zan batetik
bestera, zenbat eta azkarrago hobeto.

Ez dakit zer pelikulatan, baina gerra ostian girotutako pelikula
españoletan sarri agertzen da.

Googlek diño "juego del aro" deitzen zala erderaz.
https://www.youtube.com/watch?v=_LlX0xnMWH4
https://www.youtube.com/watch?v=WW1EH0dTOJM

TXIRIKILA beste kontu bat zan; "txirikila ta makilia".
Baseball moduko bat, 2 makilakin jokatzen zana, batakin bestia jo eta
ahalik eta urrinen botatzera.
https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirikil/

a.



Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
9(a), or. (09:41)):

>
> Aupa eibarresfera,
>
> Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek gordetzen
> dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus Alegria
> artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta herritarren
> aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute Berrian:
> https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html
>  Oskar
> Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion
> semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus
> Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen
> hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme
> txundigarriaren izenburua ere.
>
> Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak aipatzen
> dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai batekin egiten
> zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin hari batekin
> ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen artikuluan, baina
> gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan Eibarren horrelako
> kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena irakurrita niri
> kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena etorri zait jolas
> hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran ibiltzean zetzan
> jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila erabiliz. Eibarko
> euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola", "txirrinkola" aldaerak
> jasota daude: https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/
>
> Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion?
>
> Oier
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to