Eskerrik asko guztioi erantzun, testigantza eta informazio guztiagatik.
Banekien nik Eibarpediak ez zidala kale egingo.

Alegriatarrek hitz gastatuekin duten zaletasun hori oso erakargarri egiten
zait. Ruperren kanta gogorarazten dit, "Nik ere gauza orotarik gauza
erabiliak ditut gehien maite" kantatzen duena, "Eta hitzak ere. Baita
hitzak ere. Askok esandako hoiek. Eta hitzak ere. Baita hitzak ere. Gutxik
esan arren.".

Berriako artikuluan Jesus Alegriak "Txikia nintzen, Txinurri deitzen
zidaten" esaten du. Horrek gogorarazi dit Iruñerriko bailaretan Domusantuz
etxez etxe kantuan eta eskean ateratzen ziren ume taldeak (alegia, orain
Gau Beltzan deitzen den euskalhallowen horretan) halaxe izendatzen
zituzten: "Los Txinurris". Nik uste nuen gaztelerak euskaratik hartutakoa
izango zela txinurri hori, ibilian eta bilduz dabiltzan umeei iñurri
deitzea, eta agian hala izango da, baina Enrike lagunak Letrak Salamancan
ikasi zituen eta esan zidan gaztelera zaharrean ere badagoela umeei
"chinorri" deitzeko ohitura. Beraz, edo oso aspaldikoa hitz-trukea, edo
koinzidentzia polita gertatu da hizkuntzen elkarbizitzan.

Eibarren ume bihurri edo koskortuei "granuja" esan izan zaie, baina ba al
dago horrelako beste izendapenik umeentzat?

Oier


On Fri, Jan 9, 2026 at 1:34 PM Iban Arantzabal <[email protected]>
wrote:

> Gure amak diño Txirrinbolia. Angiozarko aldapetan erabilittakua.
>
> Eta Elexpuruk jasota dauka:
> txirrínbola <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173749>, txirrínbolia. (d).
> Izena. txirrindola. Egurrezko edo burdinazko uztaia, lehengo umeen
> jostailua. · Aro de madera o metal con el que jugaban los niños. 
> “*Txirrinbolia,
> banasta-esparka batekin einddako aro bat pe, txirrinbolia. Aro batzuk izete
> zittuan burdiñazkuak eta gero ola zer batekin ibiltzekuak, alanbre bat
> okertuta. *Klem.” Zenbaitek txirrinka edo txirringa ere deitzen dio honi,
> burdinazkoari, batik bat. Antzuolan txirringeleta.
>
> Leire, gure aurrekuak gehixau eta guk gutxiagotan, kanposantu pareko harri
> baten parian jokatutakuak gaittun. Txirikillian jokatutakuak. Espaloia Kafe
> Antzokixa kooperatiba barruan be sortu giñuan Txirikill taldia, umien
> aisialdiko talde bat.
>
> txiríkill <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173728>, txirikílla. (c).
> Izena. txikilléroi, txirikilla, -ie (Lein.). Lehen Garizuman
> neska-mutilek txirikilan jokatu ohi zuten. Txirikila, berez, dozena bat
> zmko makilatxo bat da alde bietatik zorroztua, kalderoiaz jo behar izaten
> dena. · La toña, juego de niños que se practicaba durante la Cuaresma. 
> “*Txirikilla
> sartu jata begittik.*” TXIKILL. Esamoldeak: txirikillán modúan bota
> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173730>. (d). Esapidea. Norbait edo
> zerbait jo eta aidean bota. “*Arek arrapatzen baau muturreko batekin
> txirikillan moduan botako au./ Kotxiak zuen txakurra jo juan da txirikillan
> moduan jaurti juan. *” txirikillán
> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173729>. (c). txikilléronka. Txirikil
> jolasa praktikatzen. “*Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./
> Jokatukou txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka.*
> Klem.” Sin. galderonka (Berg.).
>
> <https://euskara.bergara.eus/eu/node/173750>
>
> Iban
>
>
>
> Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected])
> erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (10:30)):
>
>> Aupa, Oier (eta bestiok)!
>> Nik ez dot ezagutu, baiña amamari-eta entzun izan detset. "Laixetan,
>> garixetan, basarrixa Eibarren" erakusketa prestatzen genbizela, aittatu
>> zeskuen jolas hori, eta demostraziño bat be egin. Esango neuke  Emilio
>> Azurmendi "*Sagarbitsa*"-k erakutsi zeskula. Pelikuletan be ikusi izan
>> dot. Uztaixa zutiñik jarri eta kako bat dakan makilliakin jiratu bihar da,
>> edo eutsi, eta atzetik personia korrika. Oso gatxa begittantzen bajata
>> be, sasoi bateko dibertimentua. Hiztegixan agertzen diran izenak orduan
>> jasotakuak dira. Asierrek gehixago kontau leike.
>> Hamen googlen topatutako erretratua.
>>
>> Beste joko bat (jolasa baiño geixago) txirilletan egittia zan
>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirikil/ Makilla batekin beste
>> makilla txikixago bat jotia mzan, eta gero antxitxiketan egittia. Nik
>> beisbol ityxuri hartu netsan 🤣🤣🤣
>>
>> Ez dakit ezer aittu jatan!
>>
>> leire, jolas eta jokoen arduraduna
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt.
>> 9(a), or. (09:41)):
>>
>>>
>>> Aupa eibarresfera,
>>>
>>> Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek
>>> gordetzen dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus
>>> Alegria artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta
>>> herritarren aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute
>>> Berrian:
>>> https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html
>>>  Oskar
>>> Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion
>>> semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus
>>> Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen
>>> hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme
>>> txundigarriaren izenburua ere.
>>>
>>> Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak
>>> aipatzen dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai
>>> batekin egiten zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin
>>> hari batekin ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen
>>> artikuluan, baina gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan
>>> Eibarren horrelako kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena
>>> irakurrita niri kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena
>>> etorri zait jolas hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran
>>> ibiltzean zetzan jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila
>>> erabiliz. Eibarko euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola",
>>> "txirrinkola" aldaerak jasota daude:
>>> https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/
>>>
>>> Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion?
>>>
>>> Oier
>>>
>>>
>>>
>>> --
>>>
>>> ____________________________________________
>>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>>  [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
>>> <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
>
> --
>
>
>
> *-------------Iban Arantzabal Arrieta*
> Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
> [email protected] / 943 25 05 05* / *Albisteak: *goiena.eus
> <http://www.goiena.eus>*
>
> [image: https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed]
> <https://cloud.tokimedia.eus/public/bideo/168790/embed>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
 [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?]
<https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to