Aupa eibarresfera, Aste honetan artikulu eder-eder bat irakurri dut Berrian, hitzek gordetzen dituzten memorien eta historien zaleontzat harribitxia. Jesus Alegria artazuarrak bere herriko 1.518 jaso ditu liburu batean eta herritarren aurrean egindako lan horren aurkezpenaren kronika jaso dute Berrian: https://www.berria.eus/bizigiro/behinolako-hitzen-abezedarioa_2152143_102.html Oskar Alegria zinegilearen aita da Jesus eta orain ohartu gara nondik datorkion semeari ahazturan eroritako hitzekiko lilura. Zumiriki hitza da Jesus Alegriak hiztegiaren azken hitza, errekan dagoen uhartea izendatzen duen hitza. bai eta Eibarren ikusteko parada izan genuen Oskarren filme txundigarriaren izenburua ere.
Artikuluan ageri diren hitzen eta kontuen artean, umetako jolasak aipatzen dira, afariketak esaten dioguna Eibarren, eta tartean uztai batekin egiten zena kontatzen du Jesus Alegriak: "kupelen uztai bat burdin hari batekin ibiltzen ginen ere". Ez da jolas horren izena aipatzen artikuluan, baina gogoratu dut jolas horretaz entzun izan diodala hizketan Eibarren horrelako kontu zale den Iñaki Larrañagari. Jolasaren deskribapena irakurrita niri kolpera Iñaki Larrañagaren ahotsean "txirinbil" izena etorri zait jolas hori izendatzeko. Errobera edo uztai bat tente jira-biran ibiltzean zetzan jolasak, horretarako muturrean kako bat zuen makila erabiliz. Eibarko euskararen hiztegian "txirrindola", "txirringola", "txirrinkola" aldaerak jasota daude: https://hiztegia.eibar.eus/sarrera/txirrinbola/ Inork akorduan al du jolas hori? Eta nola izendatzen zitzaion? Oier -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected] [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
