Aupa!

Blogian erantzuteko egon nok, Asier Sarasua, baiña batetik emaillezko erantzun-abisuak oso fin ez dabizela (neuri etxataaz allegatzen behintzat), eta bestetik hau zerrendiau be pixkat erabiltziarren, honaxe botako deuat amua.

Badakik Eusebio Maria Azkue lekittarran gauzekin nabillela azkenaldixan. https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusebio_Maria_Azkue Hain zuzen be, wikipediako artikulua osatzen, Eusebio Erkiagak haren gaiñian kontautako gauza kurioso honekin egin juat tope:

   /Zozo eder bat eukan kaiolan Mundakan, eta zozo orreri, euskal
   berbak be irakatsi eutsazan. An ezezik, emen bere, (Lekeition) izan
   eban nunbait zozo eder ori, emengo esaeran sarri entzuna dogunak
   dirausku-ta: “Azkueneko atetan zozoa dabil kantetan...” Zozo orrek
   zer ete ziñoan? Auxe: “Azkueren zozoa naz ni. Uuuuurra pepito”/

Zer arraixo dok hau? 🙂 Nere inguruko basarrittarreri galdetuta, esan jestek ez dabela sekula entzun zozuak berba egin leikienik. Zuenian be, https://txoriak.eus/txoriak/zozo-arrunta etxuat halakorik irakortzen noski. Erkiagak ez zeban E. M. Azkue ezagutu, bai ostera Resurreccion haren semia (9 urte zittuana, aitta hil jakonian). Horrenbestez, neri ahorik aho pasautako anekdota politta begittantzen jatak, baiña 3-4 belaunaldittan modu grotesko xamarrian deformau dana, zozuari berba eragin arte. Halan be, "uuuuurrrra pepito" horri bai hartzen jetsat, egi-antzeko trazia; igual txorixan soiñuan imitaziñua edo?

Zer deritxok?

--
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to