eskerrik asko Txiliku!
a.

Hau idatzi du Txiliku Olaizola ([email protected]) erabiltzaileak (2024
uzt. 31(a), az. (18:34)):

> Berba egiten duten zozoak direla eta, gure izeko Manoli zenak (1917an
> jaioa) esan ohi zuen gure jaiotetxetik entzuten zela Hermanoek (La Salleko
> fraideek) hezitako zozo batek nola "jotzen" zuen Saninaxioren martxa (gaur
> 31 etorri zait burura kontu hori).
>
> Berrehun bat metro zeuden gure etxetik Hermanoen etxe / kolegiora (gaur
> egun Zarauzko Villa Manuela edo Photomuseum deitua) eta sinesgarri egiten
> zait entzun, entzun zitekeela zozo bezatuaren kantua; ez zait, ordea,
> sinesgarria egiten zozoak martxa jotzea. Seguru asko beste eginkizun
> hoberik ez zuen hermanoren batek erakutsiko zizkion zozoari hiruzpalau nota
> txistukatzen, behin eta berriz errepikatuz martxaren hasiera (*I-na-xio!*),
> eta horixe izango zen guztia (eta ez da gutxi hegazti bati lau nota
> irakastea!). Gainerakoa, herritarren irudimenak eta animaliak egiteko gai
> diren "mirariak" miretsi nahi duten jendeak zabaldutako kondairak (hori
> nire ustea da, ez beste).
>
> Zozo jesuitiko horrez gain entzun izan ditut hitz egiteko gaitasuna zuten
> mika eta beleen kontuak (egia esan, belearen familiako hegaztiak gauza
> harrigarriak egiteko gai dira, ez pentsa!), baina jasotako bitxikeriarik
> politena Nafarroa aldetik bildutako perla hau izan da (ipuin gisa
> moldatutako irakurgai bat da):
>
> Bele zuhurra eta bele ausarta
>
>
>
> Zozomikoteen garaian izango zen, inola ere, martxoaren amaieran edo,
> neguak azken hotzak eta eguraldi txarrak urtero erregalu ekartzen dituen
> egun horietako batean. Izan ere, garai horretan, gutxi gorabehera, joaten
> dira behorrak mendiko larreetara udaberri goiztiarraren eguraldi goxoek
> engainatuta, eta gero izaten dira kontuak eta komeriak. Garai gogorra
> izaten da hori abereentzat. Gutxien uste denean neguak azkeneko astinduak
> eman ohi ditu, eta mendian babesik gabe dauden ardiak edo behorrak elurrak
> ekarritako ezinarekin edo izotzaren belztasunak harrapatuta akabatu egiten
> dira.
>
> Munduan beste asko bezala ba omen zen, behin batean, mendira abiatu zen
> behor bat. Eguna hotza zen, baina etxean ondo janda abiatu zen, dirudienez,
> eta mendira iritsi zenean lasai-lasai etzan zen larrearen erdian.
>
> Bele bat hurbildu zitzaion.
>
> Etzanda ikusita (behorrak ez dira sarri etzaten), pentsatu zuen: "Martxo
> zitalak akabatu din behor gaixoa".
>
> Baina ez zen ausartu behorrari mokoka egiten. Bele zuhurra zen, lehendik
> ere gauza ugari ikusi eta ikasitakoa.
>
> Handik pixka batera gure bele zuhurrari beste bat etorri zitzaion albora.
>
> –Proaa! Proaa! –esan zion bele zuhurrak etorri berriari, horrela baita
> beleen karranka-hotsa.
>
> Bele zuhurrak, lehendik begira zegoenak, probatzeko esan nahi zion etorri
> berriari.
>
> Honek bazuen joateko grina eta ez zuen askoren beharrik abiatzeko, azken
> bultzadatxoren bat besterik ez.
>
> –Hil dun! Hil dun! –egin zuen karranka lehenengo beleak, hegazti horiek
> karranka egiteko era bat baino gehiago baitute.
>
> Bigarren beleak entzun zuenean behorra hilda zegoela, han joan zen txistu
> batean, eta ipurdiko zuloan mokoka hasi zitzaion behorrari, beleek ohitura
> duten eran. Begiak eta ipurdiko zuloa maite dituzte beleek akabatutako
> animalien gorpuei mokoka ekiteko.
>
> Behorrak sumatu zuenean mokoka ari zitzaizkiola, itxi zuen indarrez
> ipurdiko zuloa, eta zutitu egin zen.
>
> Bele ausartari burua behorraren ipurdiaren barruan geratu zitzaion eta
> hegoak zalapartada batean astindu zituen, lepoa estutua eta arnasa hartu
> ezinean hilzorian.
>
> Lehenengo beleak hura ikusi zuenean, zegoen lekutik altxa eta hegan ihesi
> joan zen.
>
> –Jan-tzak heuk! Jan-tzak heuk! –egin zuen karranka–. Nik ez nahi! Nik ez
> nahi!
>
> Nafarroako beleek orduan hasi omen ziren euskaraz hitz egiten.
>
> Nafarroan kontatzen da (zen) aurreko ipuina. Hegaztien portaera ezagutzen
> duen norbaitek asmatua da, zalantzarik gabe. Begiak, sudur-zuloak, uzkia…
> dira animalia baten atalik samurrenak akabatu ondoren, eta horietan
> saiatzen dira hegazti sarraskijaleak. Beleek ateratzen dituzten hots eta
> karranken onomatopeia antzekoak dira Proa!, Hil dun! Jan-tzak!, hizkuntzarekin
> jolas eginez, eta beleek euskara ezagutzen dutela dioen kondaira baliatuz
> josten ditu ipuinak kontakizunaren haria.
>
>
>
> Tira, horixe gaurkoz nire berriketa. Beste bat arte.
>
> Txiliku. Tarteko eibartar sentitzen den zarauztar bat.
>
>
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2024
> uzt. 27(a), lr. (14:10)):
>
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>> erabiltzaileak (2024 uzt. 26(a), or. (14:30)):
>>
>>> Blogian erantzuteko egon nok, Asier Sarasua, baiña batetik emaillezko
>>> erantzun-abisuak oso fin ez dabizela (neuri etxataaz allegatzen behintzat),
>>> eta bestetik hau zerrendiau be pixkat erabiltziarren, honaxe botako deuat
>>> amua.
>>>
>>
>> bai, neuk be ez juat jakinarazpenik jasotzen...
>> abixau najetsan Arrateko amari... ia!
>>
>> Badakik Eusebio Maria Azkue lekittarran gauzekin nabillela azkenaldixan.
>>> https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusebio_Maria_Azkue Hain zuzen be,
>>> wikipediako artikulua osatzen, Eusebio Erkiagak haren gaiñian kontautako
>>> gauza kurioso honekin egin juat tope:
>>>
>>> *Zozo eder bat eukan kaiolan Mundakan, eta zozo orreri, euskal berbak be
>>> irakatsi eutsazan. An ezezik, emen bere, (Lekeition) izan eban nunbait zozo
>>> eder ori, emengo esaeran sarri entzuna dogunak dirausku-ta: “Azkueneko
>>> atetan zozoa dabil kantetan...” Zozo orrek zer ete ziñoan? Auxe: “Azkueren
>>> zozoa naz ni. Uuuuurra pepito”*
>>>
>>> Zer arraixo dok hau? 🙂 Nere inguruko basarrittarreri galdetuta, esan
>>> jestek ez dabela sekula entzun zozuak berba egin leikienik. Zuenian be,
>>> https://txoriak.eus/txoriak/zozo-arrunta etxuat halakorik irakortzen
>>> noski. Erkiagak ez zeban E. M. Azkue ezagutu, bai ostera Resurreccion haren
>>> semia (9 urte zittuana, aitta hil jakonian). Horrenbestez, neri ahorik aho
>>> pasautako anekdota politta begittantzen jatak, baiña 3-4 belaunaldittan
>>> modu grotesko xamarrian deformau dana, zozuari berba eragin arte. Halan be,
>>> "uuuuurrrra pepito" horri bai hartzen jetsat, egi-antzeko trazia; igual
>>> txorixan soiñuan imitaziñua edo?
>>>
>>> Zer deritxok?
>>>
>>
>> Ez, neuk be ez juat sekula entzun holakorik, zozuak berba egin leikienik.
>> Seguru ezetz.
>> Hik esandakua izan leikek: zozuan kantua hartu eta hortik transkribitzia
>> "uuuuurra pepito" moduko bat.
>>
>> Holakuak normalak izan dittuk euskeraz (eta munduko edozein
>> hizkuntzatan).
>> Nabarmenena galeperra da, toki askotan "pospolina" deitzen jakok, bere
>> kantuak horixe "diñualako": pox-po-lin, pox-po-lin, pox-po-lin.
>>
>> Beste aukera bat dok kaixolako ha arabazozua izatia eta ez zozua.
>> Arabazozuak bai dittuk soinu-imitatzailiak. Beste txori batzuen kantuak
>> zoragarri imitatzen jittuek, eta sarri. Kotxien alarmak eta argazki-kamaren
>> klikak be imitatzen jittuek.
>> Sekula ez juat entzun "berba" eitten dabenik (kaixolan sartu eta
>> gizakixak berbak erakusteko aukerarik dagonik), baina zozo batek baina
>> errezago egingo leukek arabazozo batek, hori seguru.
>> Dana dala, testuan "zozua" aittatzen bajuek, eta kaixolan zekela, ez juat
>> uste arabazozua izango zanik.
>>
>> a.
>>
>>
>>
>>
>>
>>> --
>>> ****
>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to