****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

Bide batez, hamen hittanuan adittu asko zagoziela kontuan hartuta.

Egunotan bizkaierazko idazle klasikuetan murgilduta nabil, eta bestiak beste Juan Antonio Aboitiz abade lekeittiarran testuak irakorri dittudaz. https://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Antonio_Aboitiz Antxiñan, beste leku askoren modura, Lekitton hika asko egitten zan, eta Aboitizen bertsuetan be agertzen da, noski. Eibarko erian antz haundixa hartzen detsat nik Lekeittiokuari, baiña bueno, ez neuke %100ian sigurtatuko ez naizelako aditua.

Edozelan be. Bertso sorta konkretu bat dago, "Peru Dubako", bere garaian oso famaua izan zana, herrittik kanpo bebai, baiña gaur txito ahaztuta dagona. https://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Antonio_Aboitiz#Peru_Dubako Bertso barregarri eta bizi-bizixak dira, eta bertan agertzen dan forma hori, "ezcayaucasac", ez dot ondo ulertzen. Zerekin korrespondiduko leuke, gaurko grafian, "edota batueraz?

"Ez gajaukazak" edo? Hau da, "Barrenkaleak harturik ez gauzka" esatia legez?

O.




________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to