Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
erabiltzaileak (2024 uzt. 26(a), or. (14:30)):

> Blogian erantzuteko egon nok, Asier Sarasua, baiña batetik emaillezko
> erantzun-abisuak oso fin ez dabizela (neuri etxataaz allegatzen behintzat),
> eta bestetik hau zerrendiau be pixkat erabiltziarren, honaxe botako deuat
> amua.
>

bai, neuk be ez juat jakinarazpenik jasotzen...
abixau najetsan Arrateko amari... ia!

Badakik Eusebio Maria Azkue lekittarran gauzekin nabillela azkenaldixan.
> https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusebio_Maria_Azkue Hain zuzen be,
> wikipediako artikulua osatzen, Eusebio Erkiagak haren gaiñian kontautako
> gauza kurioso honekin egin juat tope:
>
> *Zozo eder bat eukan kaiolan Mundakan, eta zozo orreri, euskal berbak be
> irakatsi eutsazan. An ezezik, emen bere, (Lekeition) izan eban nunbait zozo
> eder ori, emengo esaeran sarri entzuna dogunak dirausku-ta: “Azkueneko
> atetan zozoa dabil kantetan...” Zozo orrek zer ete ziñoan? Auxe: “Azkueren
> zozoa naz ni. Uuuuurra pepito”*
>
> Zer arraixo dok hau? 🙂 Nere inguruko basarrittarreri galdetuta, esan
> jestek ez dabela sekula entzun zozuak berba egin leikienik. Zuenian be,
> https://txoriak.eus/txoriak/zozo-arrunta etxuat halakorik irakortzen
> noski. Erkiagak ez zeban E. M. Azkue ezagutu, bai ostera Resurreccion haren
> semia (9 urte zittuana, aitta hil jakonian). Horrenbestez, neri ahorik aho
> pasautako anekdota politta begittantzen jatak, baiña 3-4 belaunaldittan
> modu grotesko xamarrian deformau dana, zozuari berba eragin arte. Halan be,
> "uuuuurrrra pepito" horri bai hartzen jetsat, egi-antzeko trazia; igual
> txorixan soiñuan imitaziñua edo?
>
> Zer deritxok?
>

Ez, neuk be ez juat sekula entzun holakorik, zozuak berba egin leikienik.
Seguru ezetz.
Hik esandakua izan leikek: zozuan kantua hartu eta hortik transkribitzia
"uuuuurra pepito" moduko bat.

Holakuak normalak izan dittuk euskeraz (eta munduko edozein hizkuntzatan).
Nabarmenena galeperra da, toki askotan "pospolina" deitzen jakok, bere
kantuak horixe "diñualako": pox-po-lin, pox-po-lin, pox-po-lin.

Beste aukera bat dok kaixolako ha arabazozua izatia eta ez zozua.
Arabazozuak bai dittuk soinu-imitatzailiak. Beste txori batzuen kantuak
zoragarri imitatzen jittuek, eta sarri. Kotxien alarmak eta argazki-kamaren
klikak be imitatzen jittuek.
Sekula ez juat entzun "berba" eitten dabenik (kaixolan sartu eta gizakixak
berbak erakusteko aukerarik dagonik), baina zozo batek baina errezago
egingo leukek arabazozo batek, hori seguru.
Dana dala, testuan "zozua" aittatzen bajuek, eta kaixolan zekela, ez juat
uste arabazozua izango zanik.

a.





> --
> ****
> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to