Justu oraintxe irakortzen dihardudan liburu batian, Afrikako kalandrixa
batek " you're late!" kantatzen ei dau ;)

a.


Asier Sarasua <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2024 abu. 1,
Osg 11:49):

> eskerrik asko Txiliku!
> a.
>
>
> Hau idatzi du Txiliku Olaizola ([email protected]) erabiltzaileak (2024
> uzt. 31(a), az. (18:34)):
>
>> Berba egiten duten zozoak direla eta, gure izeko Manoli zenak (1917an
>> jaioa) esan ohi zuen gure jaiotetxetik entzuten zela Hermanoek (La Salleko
>> fraideek) hezitako zozo batek nola "jotzen" zuen Saninaxioren martxa (gaur
>> 31 etorri zait burura kontu hori).
>>
>> Berrehun bat metro zeuden gure etxetik Hermanoen etxe / kolegiora (gaur
>> egun Zarauzko Villa Manuela edo Photomuseum deitua) eta sinesgarri egiten
>> zait entzun, entzun zitekeela zozo bezatuaren kantua; ez zait, ordea,
>> sinesgarria egiten zozoak martxa jotzea. Seguru asko beste eginkizun
>> hoberik ez zuen hermanoren batek erakutsiko zizkion zozoari hiruzpalau nota
>> txistukatzen, behin eta berriz errepikatuz martxaren hasiera (*I-na-xio!*),
>> eta horixe izango zen guztia (eta ez da gutxi hegazti bati lau nota
>> irakastea!). Gainerakoa, herritarren irudimenak eta animaliak egiteko gai
>> diren "mirariak" miretsi nahi duten jendeak zabaldutako kondairak (hori
>> nire ustea da, ez beste).
>>
>> Zozo jesuitiko horrez gain entzun izan ditut hitz egiteko gaitasuna zuten
>> mika eta beleen kontuak (egia esan, belearen familiako hegaztiak gauza
>> harrigarriak egiteko gai dira, ez pentsa!), baina jasotako bitxikeriarik
>> politena Nafarroa aldetik bildutako perla hau izan da (ipuin gisa
>> moldatutako irakurgai bat da):
>>
>> Bele zuhurra eta bele ausarta
>>
>>
>>
>> Zozomikoteen garaian izango zen, inola ere, martxoaren amaieran edo,
>> neguak azken hotzak eta eguraldi txarrak urtero erregalu ekartzen dituen
>> egun horietako batean. Izan ere, garai horretan, gutxi gorabehera,
>> joaten dira behorrak mendiko larreetara udaberri goiztiarraren eguraldi
>> goxoek engainatuta, eta gero izaten dira kontuak eta komeriak. Garai
>> gogorra izaten da hori abereentzat. Gutxien uste denean neguak azkeneko
>> astinduak eman ohi ditu, eta mendian babesik gabe dauden ardiak edo
>> behorrak elurrak ekarritako ezinarekin edo izotzaren belztasunak
>> harrapatuta akabatu egiten dira.
>>
>> Munduan beste asko bezala ba omen zen, behin batean, mendira abiatu zen
>> behor bat. Eguna hotza zen, baina etxean ondo janda abiatu zen, dirudienez,
>> eta mendira iritsi zenean lasai-lasai etzan zen larrearen erdian.
>>
>> Bele bat hurbildu zitzaion.
>>
>> Etzanda ikusita (behorrak ez dira sarri etzaten), pentsatu zuen: "Martxo
>> zitalak akabatu din behor gaixoa".
>>
>> Baina ez zen ausartu behorrari mokoka egiten. Bele zuhurra zen, lehendik
>> ere gauza ugari ikusi eta ikasitakoa.
>>
>> Handik pixka batera gure bele zuhurrari beste bat etorri zitzaion albora.
>>
>> –Proaa! Proaa! –esan zion bele zuhurrak etorri berriari, horrela baita
>> beleen karranka-hotsa.
>>
>> Bele zuhurrak, lehendik begira zegoenak, probatzeko esan nahi zion etorri
>> berriari.
>>
>> Honek bazuen joateko grina eta ez zuen askoren beharrik abiatzeko, azken
>> bultzadatxoren bat besterik ez.
>>
>> –Hil dun! Hil dun! –egin zuen karranka lehenengo beleak, hegazti horiek
>> karranka egiteko era bat baino gehiago baitute.
>>
>> Bigarren beleak entzun zuenean behorra hilda zegoela, han joan zen txistu
>> batean, eta ipurdiko zuloan mokoka hasi zitzaion behorrari, beleek ohitura
>> duten eran. Begiak eta ipurdiko zuloa maite dituzte beleek akabatutako
>> animalien gorpuei mokoka ekiteko.
>>
>> Behorrak sumatu zuenean mokoka ari zitzaizkiola, itxi zuen indarrez
>> ipurdiko zuloa, eta zutitu egin zen.
>>
>> Bele ausartari burua behorraren ipurdiaren barruan geratu zitzaion eta
>> hegoak zalapartada batean astindu zituen, lepoa estutua eta arnasa hartu
>> ezinean hilzorian.
>>
>> Lehenengo beleak hura ikusi zuenean, zegoen lekutik altxa eta hegan ihesi
>> joan zen.
>>
>> –Jan-tzak heuk! Jan-tzak heuk! –egin zuen karranka–. Nik ez nahi! Nik ez
>> nahi!
>>
>> Nafarroako beleek orduan hasi omen ziren euskaraz hitz egiten.
>>
>> Nafarroan kontatzen da (zen) aurreko ipuina. Hegaztien portaera ezagutzen
>> duen norbaitek asmatua da, zalantzarik gabe. Begiak, sudur-zuloak, uzkia…
>> dira animalia baten atalik samurrenak akabatu ondoren, eta horietan
>> saiatzen dira hegazti sarraskijaleak. Beleek ateratzen dituzten hots eta
>> karranken onomatopeia antzekoak dira Proa!, Hil dun! Jan-tzak!, 
>> hizkuntzarekin
>> jolas eginez, eta beleek euskara ezagutzen dutela dioen kondaira baliatuz
>> josten ditu ipuinak kontakizunaren haria.
>>
>>
>>
>> Tira, horixe gaurkoz nire berriketa. Beste bat arte.
>>
>> Txiliku. Tarteko eibartar sentitzen den zarauztar bat.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2024
>> uzt. 27(a), lr. (14:10)):
>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>>> erabiltzaileak (2024 uzt. 26(a), or. (14:30)):
>>>
>>>> Blogian erantzuteko egon nok, Asier Sarasua, baiña batetik emaillezko
>>>> erantzun-abisuak oso fin ez dabizela (neuri etxataaz allegatzen behintzat),
>>>> eta bestetik hau zerrendiau be pixkat erabiltziarren, honaxe botako deuat
>>>> amua.
>>>>
>>>
>>> bai, neuk be ez juat jakinarazpenik jasotzen...
>>> abixau najetsan Arrateko amari... ia!
>>>
>>> Badakik Eusebio Maria Azkue lekittarran gauzekin nabillela azkenaldixan.
>>>> https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusebio_Maria_Azkue Hain zuzen be,
>>>> wikipediako artikulua osatzen, Eusebio Erkiagak haren gaiñian kontautako
>>>> gauza kurioso honekin egin juat tope:
>>>>
>>>> *Zozo eder bat eukan kaiolan Mundakan, eta zozo orreri, euskal berbak
>>>> be irakatsi eutsazan. An ezezik, emen bere, (Lekeition) izan eban nunbait
>>>> zozo eder ori, emengo esaeran sarri entzuna dogunak dirausku-ta: “Azkueneko
>>>> atetan zozoa dabil kantetan...” Zozo orrek zer ete ziñoan? Auxe: “Azkueren
>>>> zozoa naz ni. Uuuuurra pepito”*
>>>>
>>>> Zer arraixo dok hau? 🙂 Nere inguruko basarrittarreri galdetuta, esan
>>>> jestek ez dabela sekula entzun zozuak berba egin leikienik. Zuenian be,
>>>> https://txoriak.eus/txoriak/zozo-arrunta etxuat halakorik irakortzen
>>>> noski. Erkiagak ez zeban E. M. Azkue ezagutu, bai ostera Resurreccion haren
>>>> semia (9 urte zittuana, aitta hil jakonian). Horrenbestez, neri ahorik aho
>>>> pasautako anekdota politta begittantzen jatak, baiña 3-4 belaunaldittan
>>>> modu grotesko xamarrian deformau dana, zozuari berba eragin arte. Halan be,
>>>> "uuuuurrrra pepito" horri bai hartzen jetsat, egi-antzeko trazia; igual
>>>> txorixan soiñuan imitaziñua edo?
>>>>
>>>> Zer deritxok?
>>>>
>>>
>>> Ez, neuk be ez juat sekula entzun holakorik, zozuak berba egin
>>> leikienik. Seguru ezetz.
>>> Hik esandakua izan leikek: zozuan kantua hartu eta hortik transkribitzia
>>> "uuuuurra pepito" moduko bat.
>>>
>>> Holakuak normalak izan dittuk euskeraz (eta munduko edozein
>>> hizkuntzatan).
>>> Nabarmenena galeperra da, toki askotan "pospolina" deitzen jakok, bere
>>> kantuak horixe "diñualako": pox-po-lin, pox-po-lin, pox-po-lin.
>>>
>>> Beste aukera bat dok kaixolako ha arabazozua izatia eta ez zozua.
>>> Arabazozuak bai dittuk soinu-imitatzailiak. Beste txori batzuen kantuak
>>> zoragarri imitatzen jittuek, eta sarri. Kotxien alarmak eta argazki-kamaren
>>> klikak be imitatzen jittuek.
>>> Sekula ez juat entzun "berba" eitten dabenik (kaixolan sartu eta
>>> gizakixak berbak erakusteko aukerarik dagonik), baina zozo batek baina
>>> errezago egingo leukek arabazozo batek, hori seguru.
>>> Dana dala, testuan "zozua" aittatzen bajuek, eta kaixolan zekela, ez
>>> juat uste arabazozua izango zanik.
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>> --
>>>> ****
>>>> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to