Nik ez dut gogoratzen Amaiako azken pelikula, ezta Garganta profundaren
anekdota hori ere.
Baina zineaz berbetan emozionatu naizela, beste oroitzapen bat: Coliseon
Donostiako Zinemaldiko filmearen sail bat ematen zuten urte batzutan, Pueblos y
barrios, uste dut, eta hor zine diferentea deskubritu genuen 80. hamarkadan.
Ondo gogoratzen dut, egin zigun inpaktoarengatik, Fassbinderren Todos nos
llamamos Ali.
Gero sail hori desagertu egin zen, eta behin Joxean Muñozi galdetu nion ia
hiriburuan egiten ziren makrokultur ekitaldi horrek herrietara ekartzerik
bazegoen, eta erantzun zidan ez zegoela masa nahikorik horretarako.
Pena, ze guk behintzat aprobetxatu (eta disfrutatu) genuen zinea herrira ekarri
ziguteneko aukera hori.
Elna
From: Luistxo Fernandez
Sent: Monday, January 12, 2015 1:43 PM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Zine parrokialekoak - Amañakua
2015-01-12 13:25 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:
1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren.
Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan. Horrela
ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas 8 urterekin
Rialton.
Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian....
ze kontakizun polita, Elena.
Nik esango nuke Amaian eman zuten azken pelikula Win Wenders-en "Paris Texas"
izan zela eta 18 urterekin ikusi nuela...
Star Wars-en estreinaldia gogoratzen dot Coliseuan ikusi izan bai.
Aspalditik gogoratzen dudan anekdota bat... ez dakit egia den ala ez. Amañako
proiekzionista zela Jesus Mari Agirre alkate jeltzale izandakoa. Eta entusiasta
batzuek zeukaten zineklub zaharrean ere (han zebiltzan Juan Aldai, Julio
Calleja??) izaten zela proiekzionista... Ba, halako batean, ez dakit ze ziklo
estranbotiko egin zuten haiek, eta Deep Throat (Garganta Profunda) klasiko
zaharra ematea tokatu zenean, Agirrek "kontzientzia objezioa" egin zuela.
Goizean kartelerak ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen. Capitolen
Mi amigo el fantasma gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz. 10 pezeta balio
zuen sarrerak.
Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena: Urkitik
9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik, normala zen.
Bidebarrieta behetik Zezenbideko ikastolara be bai, 6 urterekin.
--
Luistxo Fernandez - [email protected]
CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.