Herri bakoitzean ez dago masa nahikorik gauza askotarako, baina bailaran
edozein alor bideragarri egiteko nahikoa masa biltzeko gai izan beharko
ginateke. Eibartik erraza da Bilbo edo Donostiako eskaintzaren berri
izatea, eta ostera Elgoibar edo Bergarakoa misterio bat izan daiteke. Nik
ia asteburuero konsultatzen dut Gipuzkoan.info, eta beti amorratzen naiz
bakarrik Gipuzkoa hartzen duelako, Markinan, Durangon edo Elorrion zer
dagoen jakin gabe geratzen naizelako.

http://www.gipuzkoan.info/

Ni ez dut ulertzen Ermua-Eibar-Elgoibar-Plaentxi, elkarrengandik 10 km-ko
bueltan danak, eta ez eukitzia kultur eskaintza bateratu, koordinatu ez
komunikatu bat. Elgoibarko txistulari eta dantza taldeko zuzendari izandako
Sarasuak beti gauza bera esaten zigun, udalak zaborrak batzeko elkarrekin
antolatzen badira zer gabiltza gu kultura kontuetan nor bere kasa?
Bailarako agenda bat nahikoa litzateke koordinatzen hasteko, baina ez
dirudi udaletan horretarako interesik dagoenik.

oier.

2015-01-12 16:24 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:

>   Nik ez dut gogoratzen Amaiako azken pelikula, ezta Garganta profundaren
> anekdota hori ere.
>
> Baina zineaz berbetan emozionatu naizela, beste oroitzapen bat: Coliseon
> Donostiako Zinemaldiko filmearen sail bat ematen zuten urte batzutan,
> Pueblos y barrios, uste dut, eta hor zine diferentea deskubritu genuen 80.
> hamarkadan.
>
> Ondo gogoratzen dut, egin zigun inpaktoarengatik, Fassbinderren Todos nos
> llamamos Ali.
>
> Gero sail hori desagertu egin zen, eta behin Joxean Muñozi galdetu nion ia
> hiriburuan egiten ziren makrokultur ekitaldi horrek herrietara ekartzerik
> bazegoen, eta erantzun zidan ez zegoela masa nahikorik horretarako.
> Pena, ze guk behintzat aprobetxatu (eta disfrutatu) genuen zinea herrira
> ekarri ziguteneko aukera hori.
>
> Elna
>
>  *From:* Luistxo Fernandez <[email protected]>
> *Sent:* Monday, January 12, 2015 1:43 PM
> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
> *Subject:* Re: [eibar] Zine parrokialekoak - Amañakua
>
>
>
> 2015-01-12 13:25 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:
>
>>   1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren.
>>
>> Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan.
>> Horrela ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas
>> 8 urterekin Rialton.
>>
>> Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian....
>>
>
> ze kontakizun polita,  Elena.
>
> Nik esango nuke Amaian eman zuten azken pelikula Win Wenders-en "Paris
> Texas" izan zela eta 18 urterekin ikusi nuela...
>
> Star Wars-en estreinaldia gogoratzen dot Coliseuan ikusi izan bai.
>
> Aspalditik gogoratzen dudan anekdota bat... ez dakit egia den ala ez.
> Amañako proiekzionista zela Jesus Mari Agirre alkate jeltzale izandakoa.
> Eta entusiasta batzuek zeukaten zineklub zaharrean ere (han zebiltzan Juan
> Aldai, Julio Calleja??) izaten zela proiekzionista... Ba, halako batean, ez
> dakit ze ziklo estranbotiko egin zuten haiek, eta Deep Throat (Garganta
> Profunda) klasiko zaharra ematea tokatu zenean, Agirrek "kontzientzia
> objezioa" egin zuela.
>
>
>
>>   Goizean kartelerak ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen.
>> Capitolen Mi amigo el fantasma gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz.
>> 10 pezeta balio zuen sarrerak.
>>
>> Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena:
>> Urkitik 9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik,
>> normala zen.
>>
>
> Bidebarrieta behetik Zezenbideko ikastolara be bai, 6 urterekin.
>
> --
> Luistxo Fernandez - [email protected]
>
> CodeSyntax (+34) 943 821 780
> 675 706 553
> http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
> Azitain Pol. 3-K
> Eibar E-20600
>
> ------------------------------
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to