Eibarko zine parrokialak... bat baino gehiago egon zen ezta? Ni Karmelitetara joaten nintzen, igande bazkalosteetan. Bud Spencer eta Terence Hill-enak, eta antzeko gauza arinak jartzen zizkiguten. Behin, programatzaileak, batek daki zergatik, hau jarri zuen: Conspiración de Silencio. Amaitu zenean sentsazio bitxi eta berria izan nuen: "OSO pelikula ONA izan da."
Urte askoren buruan, jatorrizko izenburua oso desberdina zuela jakinik (Bad Day at Black Rock) euskaratu egin dut. http://azpitituluak.com/euskaraz/1420882048 Spencer Tracy protagonista duen western bat da (20. mendean kokatua, hala ere). Berrikustean ez dit umetako inpresioa errepikatu, baina Western sendo sendo bat da, hori bai, eta horregatik bere eskema klasiko eta bikainak ezagunak zaizkit honezkero, umetan berriak zitzaizkidan bitartean. Disfrutatu, nahi duzuenok. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
