1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren.
Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan. Horrela
ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas 8 urterekin
Rialton.
Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian. Goizean kartelerak
ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen. Capitolen Mi amigo el fantasma
gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz. 10 pezeta balio zuen sarrerak.
Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena: Urkitik
9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik, normala zen.
Fantomas gogoratzen dut, eta El príncipe valiente. Eta oinak lurraren kontra
egiten genuen zalaparta gaiztoa harrapatzear zegoenean.
Infantileko adina pasa zitzaigunean “nagusien” zinera joaten hasi ginen. Grease
Coliseon, 1978ko neguan, iniziatikoa. Eta Star Wars, orduan La guerra de las
galaxias zena, zientzia fikzio berri bat iragarri ziguna. Kramer contra Kramer,
ze modernoa! El resplandor, Unzagan, bi hilabete baino gehiago bildurra
pasatzen etxera joaterakoan.
Nerabetan, El cartero siempre llama dos veces, Amaian masail gorrituta ikusi
genuenekoa, diskotekatik ihesi, Jessica Lange, ah!
Eta gaztetan: zinera bakarrik joan nintzen lehen aldia, 1985ean, Blue velvet,
Rialton. Coliseon Lo que el vieno se llevó, urte berri egun batez arratsaldeko
4etan sartu ginenekoa.
Hau guztia Kipuleta da, urte asko pasa dira, Eibar desberdina da, ohiturak
desberdinak dira.
Guk hau guztia irabazi genuen, ondoren etorri direnek, beraiek egin beharko
dute balantzea.
Mx
ELna
From: leire narbaiza arizmendi
Sent: Monday, January 12, 2015 12:45 PM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Zine parrokialekoak - Amañakua
Esango neuke ez dabela funtzionatzen!
Baiña galdetu bihar!
leire
Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urtarrilak 12 12:35):
Ikusten dot goguan dakazuela Amañakua “munizipala” bihurtu baino lehenagokoa.
“Munizipala” edo bihurtu zanian sesiñua astero egoten zan, galderia: ¿segitzen
dau? ¿kendu egin eben halako baten? Uste dot Amañan bizitzera laga netsanian
pista galdu netsala.
Imanol.
De: leire narbaiza arizmendi [mailto:[email protected]]
Enviado el: domingo, 11 de enero de 2015 19:54
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Zine parrokialekoak
Zelan aldatu diran kontuak!
Ni, juatekotan, Karmelitetara, baina mojekin urean behin edo , Amañara.
Bertan Tarzan ikusi genduala dakat goguan!
Amaya be goguan! antzokixa zan eta buru handiren bat edo altoren bat tokau
ezkero aurrian ez zeguan arazorik, aldapara nahikotxo zekan eta!
Lehen zinia pobriendako be bazan, gure amak eta kontatzen dabe sesiño dobliak
oso diru gitxin truke!
Leire, amama kipuleta
Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urtarrilak
11 17:15):
Nik erromatarrenak ikusten nituen Karmelitetan. ;-)
Akordatzen naiz garai hartan 7 zinema geneuzkala Eibarren:
Untzaga, Coliseo, Amaia, Capitol, Rialto eta elizaren Amaña eta Karmelitak.
Gainera, Kultukoa ya itxita, eta Unibertsitate laboralean zineforuma!
Gari cebolleta
El 11/01/2015 16:39, "Asier Sarasua" <[email protected]> escribió:
Neu be beti Karmelitetara.
Nere sasoian, ostera, Louis de Funesen guztiak ikusi genduazen.
Karmelitetako onena, pelikuletako deskantsua, hango
litxarrerixa-kiosko txiki-txikixan lau txakur txiki gastatzeko.
a.
Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi
zuen (2015(e)ko urtarrilak 11 15:07):
> Eduk:
>>
>> Ni Amañako eta Karmelitetako zinemetara joatzen nintzen. Nahiago nuen
>> Karmelitetakoa urrutiago egon arren. Bietan ziren filmak serie-Zkoak,
>> baina
>> karmelitetan ganberroagoak-edo. Han ikusi nituen Godzillaren jatorriko
>> film
>> guztiak (misilak maketa ziztrinak ziren eta kea gorantz botatzen zuten;
>> eta
>> grazia zuten horregatik).
>
> Nik "El ladron de Bagdad" (1940) ikusi najuan Karmelitetan. Ez nekan
> zinerako ohittura haundirik, baiña aittak ixa-ixa agindu egin zestan
> juateko, protagonistia Sabu zala ta... imajinatzen dot berak umetan
> ikusittakua zalako. Gustau jatan, efekto espezial asko-eta... umiendako
ona
> http://youtu.be/fIqyYVAAK24
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañaga
> http://www.abante.eus
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.