Zilborkeria.

Goienaren agendan sartzen dugu Gasteizko zinea (ez kultura), baita Eibarko
Coliseoko zinea (ez kultura)... Lehen Elorriokoa ere sartzen genuen
(kultura zein zinea)... Uste dut guk ere badugula zilborkeria horretatik
:-(

Eta ez, ez da logikoa!

Tokiko gaizki ulertua. Uste dut gakoa gertukoa dela, ez tokikoa bakarrik.


Iban

2015-01-12 17:36 GMT+01:00 Oier Araolaza <[email protected]>:

> Herri bakoitzean ez dago masa nahikorik gauza askotarako, baina bailaran
> edozein alor bideragarri egiteko nahikoa masa biltzeko gai izan beharko
> ginateke. Eibartik erraza da Bilbo edo Donostiako eskaintzaren berri
> izatea, eta ostera Elgoibar edo Bergarakoa misterio bat izan daiteke. Nik
> ia asteburuero konsultatzen dut Gipuzkoan.info, eta beti amorratzen naiz
> bakarrik Gipuzkoa hartzen duelako, Markinan, Durangon edo Elorrion zer
> dagoen jakin gabe geratzen naizelako.
>
> http://www.gipuzkoan.info/
>
> Ni ez dut ulertzen Ermua-Eibar-Elgoibar-Plaentxi, elkarrengandik 10 km-ko
> bueltan danak, eta ez eukitzia kultur eskaintza bateratu, koordinatu ez
> komunikatu bat. Elgoibarko txistulari eta dantza taldeko zuzendari izandako
> Sarasuak beti gauza bera esaten zigun, udalak zaborrak batzeko elkarrekin
> antolatzen badira zer gabiltza gu kultura kontuetan nor bere kasa?
> Bailarako agenda bat nahikoa litzateke koordinatzen hasteko, baina ez
> dirudi udaletan horretarako interesik dagoenik.
>
> oier.
>
> 2015-01-12 16:24 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:
>
>>   Nik ez dut gogoratzen Amaiako azken pelikula, ezta Garganta
>> profundaren anekdota hori ere.
>>
>> Baina zineaz berbetan emozionatu naizela, beste oroitzapen bat: Coliseon
>> Donostiako Zinemaldiko filmearen sail bat ematen zuten urte batzutan,
>> Pueblos y barrios, uste dut, eta hor zine diferentea deskubritu genuen 80.
>> hamarkadan.
>>
>> Ondo gogoratzen dut, egin zigun inpaktoarengatik, Fassbinderren Todos nos
>> llamamos Ali.
>>
>> Gero sail hori desagertu egin zen, eta behin Joxean Muñozi galdetu nion
>> ia hiriburuan egiten ziren makrokultur ekitaldi horrek herrietara
>> ekartzerik bazegoen, eta erantzun zidan ez zegoela masa nahikorik
>> horretarako.
>> Pena, ze guk behintzat aprobetxatu (eta disfrutatu) genuen zinea herrira
>> ekarri ziguteneko aukera hori.
>>
>> Elna
>>
>>  *From:* Luistxo Fernandez <[email protected]>
>> *Sent:* Monday, January 12, 2015 1:43 PM
>> *To:* Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
>> *Subject:* Re: [eibar] Zine parrokialekoak - Amañakua
>>
>>
>>
>> 2015-01-12 13:25 GMT+01:00 Elena Laka <[email protected]>:
>>
>>>   1970eko hamarkadan umeak asko joaten ginen zinera Eibarren.
>>>
>>> Hasieran ikastolatik eramaten gintuzten, domund programaren barruan.
>>> Horrela ikusi genituen El Zorroren pelikula asko Capitolen, eta Mujercitas
>>> 8 urterekin Rialton.
>>>
>>> Domeketan zine infantila 3etan zen Capitolen eta Amaian....
>>>
>>
>> ze kontakizun polita,  Elena.
>>
>> Nik esango nuke Amaian eman zuten azken pelikula Win Wenders-en "Paris
>> Texas" izan zela eta 18 urterekin ikusi nuela...
>>
>> Star Wars-en estreinaldia gogoratzen dot Coliseuan ikusi izan bai.
>>
>> Aspalditik gogoratzen dudan anekdota bat... ez dakit egia den ala ez.
>> Amañako proiekzionista zela Jesus Mari Agirre alkate jeltzale izandakoa.
>> Eta entusiasta batzuek zeukaten zineklub zaharrean ere (han zebiltzan Juan
>> Aldai, Julio Calleja??) izaten zela proiekzionista... Ba, halako batean, ez
>> dakit ze ziklo estranbotiko egin zuten haiek, eta Deep Throat (Garganta
>> Profunda) klasiko zaharra ematea tokatu zenean, Agirrek "kontzientzia
>> objezioa" egin zuela.
>>
>>
>>
>>>   Goizean kartelerak ikustera joan, eta gustokoena aukeratzen genuen.
>>> Capitolen Mi amigo el fantasma gogoratzen dut, eta Amaian, El mago de Oz.
>>> 10 pezeta balio zuen sarrerak.
>>>
>>> Gerotxoago Karmelitetara joaten hasi ginen. Orain pentsa ezina dena:
>>> Urkitik 9-10 urteko ume koadrilla zinera oinez Karmelitetara, bakarrik,
>>> normala zen.
>>>
>>
>> Bidebarrieta behetik Zezenbideko ikastolara be bai, 6 urterekin.
>>
>> --
>> Luistxo Fernandez - [email protected]
>>
>> CodeSyntax (+34) 943 821 780
>> 675 706 553
>> http://www.codesyntax.com - http://niagarank.es
>> Azitain Pol. 3-K
>> Eibar E-20600
>>
>> ------------------------------
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to