Ni Amañako eta Karmelitetako zinemetara joatzen nintzen. Nahiago nuen Karmelitetakoa urrutiago egon arren. Bietan ziren filmak serie-Zkoak, baina karmelitetan ganberroagoak-edo. Han ikusi nituen Godzillaren jatorriko film guztiak (misilak maketa ziztrinak ziren eta kea gorantz botatzen zuten; eta grazia zuten horregatik).
Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko urtarrilak 10 10:38): > Eibarko zine parrokialak... bat baino gehiago egon zen ezta? > > Ni Karmelitetara joaten nintzen, igande bazkalosteetan. Bud Spencer eta > Terence Hill-enak, eta antzeko gauza arinak jartzen zizkiguten. Behin, > programatzaileak, batek daki zergatik, hau jarri zuen: Conspiración de > Silencio. Amaitu zenean sentsazio bitxi eta berria izan nuen: "OSO pelikula > ONA izan da." > > Urte askoren buruan, jatorrizko izenburua oso desberdina zuela jakinik > (Bad Day at Black Rock) euskaratu egin dut. > > http://azpitituluak.com/euskaraz/1420882048 > > Spencer Tracy protagonista duen western bat da (20. mendean kokatua, hala > ere). Berrikustean ez dit umetako inpresioa errepikatu, baina Western > sendo sendo bat da, hori bai, eta horregatik bere eskema klasiko eta > bikainak ezagunak zaizkit honezkero, umetan berriak zitzaizkidan bitartean. > > Disfrutatu, nahi duzuenok. > > Luistxo > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
