Aupa Oier, Zerrenda hontan oso gitxi edo ixa ezebez idazten naizen hoietakua naiz, baina zure "artikulillo" hau hasieratik bukaerara irakurri dot eta pilabat gustau jata, benetan gusto haundiz eindako lana eta Eibar zelakua zan gehixao ezagutzeko balioko deztana.
Eskerrik asko eta Zorionak ! Sent from my iPhone > On 4 jul 2016, at 21:33, Serafin Basauri <[email protected]> wrote: > > Eskerrak hiri. Lan bikaiña egin dok horraittiok > > Serafin > > 04/07/2016 19:16(e)an, Oier Gorosabel Larrañaga(e)k idatzi zuen: >> Nere ondorixuekin eta argazkixekin artikulillo hau prestau dot: >> http://eibar.org/blogak/orakulua/birjinapian-deikadia >> Ez dakitt ondo ulertuko dan, baiña neretako behintzat bllaketia >> superinteresgarrixa izan da, eta pillua ikasi dot. >> Eskerrikasko danori! >> O. >> >> 09/06/2016 12:29(e)an, Oier Gorosabel Larrañaga igorleak idatzi zuen: >>> Eskerrikasko Eneko! >>> Sustatun ipiñi duan grabau hori da neuk faltan nekan perspektibia. Dana >>> argittuta. >>> http://sustatu.eus/eastigarraga/1465466402 >>> Zeiñek egindako grabaua da ba? Firman J. Serrano edo distingitzen juat. >>> Librururen baten argitaratuta dago? >>> O. >>> >>> Enekok: >>>> Serafinek eta akordatuko dira hobeto, baina nik tunel bat oroitzen dut >>>> Casino Amistad izandakoaren parketxoaren azpitik, (etxe hori 1971-72ean >>>> bota zuten eta lagun bat bizi zen bertan). >>>> >>>> Inguruan bizi nintzen eta etxe horrek bere aurrean parketxoan sarritan >>>> jolasten genuen. Pare bat banko zeuzkan eta espaloia baino metro erdi >>>> gorago (Ikus argazkia >>>> <https://3.bp.blogspot.com/-qkJDjWwjq7w/VxvsDk0gPEI/AAAAAAAAIM4/plPtccpZ4NIk9Pt2luDnhUXos2ObOChhwCLcB/s1600/SJ1221_plazaola%2B1971_72.jpg>) >>>> zegoen. Birjinapeko tunela parketxo horren azpitik zihoan, etxeari >>>> paralelo, gero kurba eginez dosdemayora/errekara bajatzeko. >>>> Baina nire garaian kalbeto kaletik tunelera sartzea bazegoen, eta sartzen >>>> ginen jolastera edo, 15-20 metro inguru barrura joan, baina ezin zen jaitsi >>>> errekaraino. Itxita zegoen hor, gutxi gora behera beste argazki honetan >>>> <http://2.bp.blogspot.com/-WO3HrdCImvw/TaDa5iS1gMI/AAAAAAAAAeI/XEQZTZjGxbk/s1600/SJ00101_plazaola+1953.JPG> >>>> 1 ipintzen duen tokian. >>>> >>>> Kalbetoian harrizko aldapatxo bat zegoen, komestible denda bat zeukan >>>> etxeraino bajatzeko (Monikaren denda uste dut), eta aldapatxo horretatik >>>> eskumara jota, parkearen azpitik, hasten zen birjinapeko tunela. >>>> >>>> Beraz, nire garaian behintzat eta supongo etxe hori egin zenetik gutxienez, >>>> 90 graduko kurba egiten zuen bideak. Beharbada lehenago zuzenean joango zen >>>> gaur egun "Dardai" (eta ez "Ardai") dagoeneraino. >>>> >>>> Sinistu ezina bada ere, aipatu dudan Kalbetoiko aldapa horretan, 1970ko >>>> Eibar industrialean, koltxoietako artilea astintxen zuten Kalbetoiko >>>> bizilagunak eta aizkoararekin ekonomikarako abarrak prestatzen zituzten >>>> kalean bertan! >>>> >>>> eneko >>> >>> >>> -- >>> *** >>> Oier Gorosabel Larrañaga >>> http://www.abante.eus >> >> >> -- >> *** >> Oier Gorosabel Larrañaga >> http://www.abante.eus >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
