Oier Gorosabel:

> Aupa, azken egunetan Birjiñapeko pasuakin faszinauta nabil, Javier Martin
>> Lapeyrak bere blogian argitaratu dittuan erretratu batzun harira
>> (Plazaolanak):
>>
>>
>> <http://javitxooo.blogspot.com.es/2010/11/fotos-plazaola-eibar-antiguo.html>
>> http://javitxooo.blogspot.com.es/2010/11/fotos-plazaola-eibar-antiguo.html
>>
>
(...)

Eneko Astigarraga:


> Serafinek eta akordatuko dira hobeto, baina nik tunel bat oroitzen dut
> Casino Amistad izandakoaren parketxoaren azpitik, (etxe hori 1971-72ean
> bota zuten eta lagun bat bizi zen bertan).
>
>
Tunel hori ez nuen ezagutu, baina Kalbetoi kaleko etxe hori bai, irudi
honetan bezala gogoratzen dut:

https://3.bp.blogspot.com/-qkJDjWwjq7w/VxvsDk0gPEI/AAAAAAAAIM4/plPtccpZ4NIk9Pt2luDnhUXos2ObOChhwCLcB/s1600/SJ1221_plazaola%2B1971_72.jpg

Alfonbra haundi batzuk beti zintzilik fatxadan, jenerua erakusteko,
Samarkandako bazarra balitz bezala.

Oso txikia nintzela izan behar du... ze bota zuten etxe hori, eta berria
egin. Eta berri horretan, luzaroan iraun zuen arropa denda bat jarri zuten.
Zenbait izen desberdin izango zituen hurrengo lustroetan, horietako bat
Nysiros izango zen? Badakizue zein esaten doten?

Bueno, denda horrek zeukan argien kontrolerako halako panel metalizatu pop
zientzia-fikziozko moduko bat, mostradore gainean, zuzenean ikusten zena
kaletik. Kalbetoitik pasatu, eta ezinezkoa zen ez begiratzea panel hari
ze... KONPUTADORA bat zan!!! horixe 1970ko hamarkadako umeok sinesten
genuena, Eibarko lelengo ordenagailua Kalbetoi kaleko arropa denda hartan
zegoela.

Beste inork gogoratzen du trasto hura?





>
>>



> Tel: +34 943 82 17 80
>
> [image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas
> 1] <http://prospectiva.eu/>
>
>
>
>
> --
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to