Enekok:
Eta grazia egin dit argazkiak duen oharra:* "Aquí, Fernanda, hacía
astillas"*
Hori idatzi duenak nik dudan gogorapen berdin-berdina dauka.

Nire  kontakizunean "abarrak" idatzi nuen, baina "ezpalak" esan nahi nuen,
barkatu akatsa.
Nire deskribapenean aldatzea hobe.
Eginda.
Bestalde, Elenak atera duen Ego-gain kalearen haritik, Oierren gustukoak
diren zirrikitu bat gogoratzen dut.
Isasi kalea baino beherago geratzen zen harriztatutako kale zaharraren
azken peoratik sartu (aurrerago panaderixia, Genoveva arraindegia, ...
zeuden) eta etxearen azpitik L edo kurba bat eginez, Ego-gainera ateratzen
zinen, labaderora edo...
Bai, pasabide hori ezagutu dot nik, pegora barrutik O'Donellera urtetzen zebana. Panaderixa zaharra be gogoratzen dot, danetik pixkat saltzen zebenekua.
Bertan, árraka (http://www.eibarko-euskara.com/node/11426) - gure garaian
"Tako y arra" -, jolasteko (http://blogak.eus/euskarazoak/tako-eta-arra  )
zapata-takoiak saltzen zizkigun zapatari batek zeukan bere tailertxua.
Joko hori, barriz, nik umetan ez neban jokatu. Takoiak-eta gogoratzen dittudaz, baiña esango neuke "en vias de extinción" zeguala ordurako. Jokua bera jokatzen ez dakitt iñoiz ikusi ete neban.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to