Ederrak argazkiak. Nire jakinmina piztu duzue, eta gozatua hartu dut. Ni 
Kalbetoinikola petoa naizelako (bertan etxea eta bertan gurasoen taberna). Bere 
garaian 'Judea' deitzen zioten, zegoen komertzio ugariarengatik edo merkatari 
zikoitzengatik. Orain Bilbo Zahar kalearen ikerketa bat hasi beharko zenukete / 
genuke.


P.D. Kuriosua ere, Oierrek eibartarrak zerrendara mezuak bidaltzeko bidaltzeko 
bere emailean duen laburdura: "los ciberguays"
--------------------------------------------
El jue, 9/6/16, Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> escribió:

 Asunto: Re: [eibar] Birjiñapia
 Para: [email protected]
 Fecha: jueves, 9 de junio, 2016 12:29
 
 
   
 
     
   
   
     Eskerrikasko
 Eneko!
 
       Sustatun ipiñi duan grabau hori da neuk faltan nekan
 perspektibia.
       Dana argittuta.
 
       http://sustatu.eus/eastigarraga/1465466402
 
       Zeiñek egindako grabaua da ba? Firman J. Serrano edo
 distingitzen
       juat. Librururen baten argitaratuta dago?
 
       O.
 
       
 
       Enekok:
 
     
     
       Serafinek eta akordatuko dira hobeto, baina nik
 tunel bat oroitzen dut
 Casino Amistad izandakoaren parketxoaren azpitik, (etxe hori
 1971-72ean
 bota zuten eta lagun bat bizi zen bertan).
 
 Inguruan bizi nintzen eta etxe horrek bere aurrean
 parketxoan sarritan
 jolasten genuen. Pare bat banko zeuzkan eta espaloia baino
 metro erdi
 gorago (Ikus argazkia
 
<https://3.bp.blogspot.com/-qkJDjWwjq7w/VxvsDk0gPEI/AAAAAAAAIM4/plPtccpZ4NIk9Pt2luDnhUXos2ObOChhwCLcB/s1600/SJ1221_plazaola%2B1971_72.jpg>)
 zegoen. Birjinapeko tunela parketxo horren azpitik zihoan,
 etxeari
 paralelo, gero kurba eginez dosdemayora/errekara bajatzeko.
 Baina nire garaian kalbeto kaletik tunelera sartzea
 bazegoen, eta sartzen
 ginen jolastera edo, 15-20 metro inguru barrura joan, baina
 ezin zen jaitsi
 errekaraino. Itxita zegoen hor, gutxi gora behera beste
 argazki honetan
 
<http://2.bp.blogspot.com/-WO3HrdCImvw/TaDa5iS1gMI/AAAAAAAAAeI/XEQZTZjGxbk/s1600/SJ00101_plazaola+1953.JPG>
 1 ipintzen duen tokian.
 
 Kalbetoian harrizko aldapatxo bat zegoen, komestible denda
 bat zeukan
 etxeraino bajatzeko (Monikaren denda uste dut), eta
 aldapatxo horretatik
 eskumara jota, parkearen azpitik, hasten zen birjinapeko
 tunela.
 
 Beraz, nire garaian behintzat eta supongo etxe hori egin
 zenetik gutxienez,
 90 graduko kurba egiten zuen bideak. Beharbada lehenago
 zuzenean joango zen
 gaur egun "Dardai" (eta ez "Ardai")
 dagoeneraino.
 
 Sinistu ezina bada ere, aipatu dudan Kalbetoiko aldapa
 horretan, 1970ko
 Eibar industrialean, koltxoietako artilea astintxen zuten
 Kalbetoiko
 bizilagunak eta aizkoararekin ekonomikarako abarrak
 prestatzen zituzten
 kalean bertan!
 
 eneko
     
     
 
     
 
     
     -- 
 ***
 Oier Gorosabel Larrañaga
 http://www.abante.eus
   
 
 
 -----Adjunto en línea a continuación-----
 
 _______________________________________________
 Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
 izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo
 barik)
 
 Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea
 berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to