Leirek:
>
> Ostra, Asier! Idearik be ez nekan! Eta Loidin bizi naiz :-)
> Idatzi blogian, mesedez. Eta zurekin bat nator, politta litzake izena 
> berreskuratzia, Txomoko parkerako, adibidez, plaka eta guzti
>
> leire, Loidikua

Hortxe ba! ;)
https://eibar.org/blogak/sarasua/loidi-katalangua-toponimia-ordezkatzea-eibar

a.


>
> Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urr. 3, 
> lr. (12:15)):
>>
>> Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat.
>>
>> Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua;
>> kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko.
>> Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren.
>> Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru
>> guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua.
>> Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi
>> inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko
>> itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)...
>>
>> Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko
>> basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri
>> horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri"
>> basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste
>> dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori
>> basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi
>> diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat
>> beherago, Urtzaile inguruan.
>>
>> Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat
>> mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan?
>> Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban.
>>
>> Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri
>> eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741.
>> urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el
>> catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua
>> desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur
>> egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta
>> gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA
>> da, eta ez LOIDI.
>>
>> 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko
>> (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera).
>> Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa
>> toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat.
>>
>> Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada
>> txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo
>> parkeren batendako.
>>
>> a.
>>
>>
>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
>> erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)):
>> >
>> > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan
>> > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil
>> > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik.
>> > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html
>> > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera
>> > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar), eta
>> > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik Irunen
>> > bizi dana).
>> >
>> > O.
>> >
>> >
>> >
>> > ________________
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to