Interesantia gero, Gorosabel ta Lapeyra, Sarasuanak... ointxe ulertu izen kurioso horrena; honetxek koplok etorri jataz burura:
Lekamendi ta Bolingo erdi-erdixan Katalan Etxe txikixak ei dira baña hamen badago zer eman! Izan ondo! aRKITETUa JGS > El 3 oct 2020, a las 13:48, leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > escribió: > > Ostra, Asier! Idearik be ez nekan! Eta Loidin bizi naiz :-) > Idatzi blogian, mesedez. Eta zurekin bat nator, politta litzake izena > berreskuratzia, Txomoko parkerako, adibidez, plaka eta guzti > > leire, Loidikua > > Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urr. 3, > lr. (12:15)): >> Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat. >> >> Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua; >> kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko. >> Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren. >> Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru >> guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua. >> Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi >> inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko >> itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)... >> >> Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko >> basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri >> horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri" >> basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste >> dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori >> basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi >> diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat >> beherago, Urtzaile inguruan. >> >> Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat >> mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan? >> Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban. >> >> Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri >> eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741. >> urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el >> catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua >> desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur >> egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta >> gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA >> da, eta ez LOIDI. >> >> 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko >> (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera). >> Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa >> toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat. >> >> Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada >> txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo >> parkeren batendako. >> >> a. >> >> >> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) >> erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)): >> > >> > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan >> > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil >> > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik. >> > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html >> > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera >> > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar), eta >> > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik Irunen >> > bizi dana). >> > >> > O. >> > >> > >> > >> > ________________ >> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
