Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat. Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua; kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko. Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren. Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua. Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)...
Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri" basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat beherago, Urtzaile inguruan. Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan? Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban. Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741. urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA da, eta ez LOIDI. 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera). Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat. Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo parkeren batendako. a. Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)): > > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik. > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar), eta > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik Irunen > bizi dana). > > O. > > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
