Ostra, Asier! Idearik be ez nekan! Eta Loidin bizi naiz :-)
Idatzi blogian, mesedez. Eta zurekin bat nator, politta litzake izena
berreskuratzia, Txomoko parkerako, adibidez, plaka eta guzti

leire, Loidikua

Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020 urr.
3, lr. (12:15)):

> Oierren mezuan harira, LOIDI toponimuan inguruan ohartxo bat.
>
> Izan be, gaur egungo eibartarrontzat ixa ezezaguna da LOIDI toponimua;
> kalian galdetuko bagendu, inork ez leuke LOIDI mapa batian kokatuko.
> Baina sasoi batian garrantzi haundiko toponimua zan LOIDI Eibarren.
> Garrantzitsua eta eremu zabalekua. Bolingua eta Txonta arteko inguru
> guztia zan LOIDI, Arane eta Txomoneko etxien osteko ingurua.
> Neurri batian Bidebarrixetatik gorako mendi-lur guztiak. Eta Loidi
> inguruan zeuazen Loidiburu, Loidi errekia, Loidiko errotia, Loidiko
> itturrixa (Urtzaile kalian ezagutu doguna? haren itturriburua?)...
>
> Seguru asko, gaur egun Txomo ingurua dagon lekuan LOIDI izeneko
> basarriren bat egongo zan auskalo-noiz. Nik dakidala ez dago basarri
> horren lekukotasunik, baina 1736ko dokumentu batian "Loidi Etxebarri"
> basarrixa aittatzen da pixkat goratxuago, Bolingua gainian; beste
> dokumenturen batian "Loidigoiti" izenakin be agertzen da hori
> basarrixori berori. 'Etxebarri' zein 'Goiti' espezifikatzailiak garbi
> diñoskue lehenago beste LOIDI basarri bat egon bihar zala, pixkat
> beherago, Urtzaile inguruan.
>
> Toponimo garrantzitsua, hartara, antxiña-antxiñatik eta hainbat
> mendez. Zelan desagertu zan, ba, orduan?
> Kulpia kataluñatik etorrittako Joseph izeneko gizon batek euki zeban.
>
> Esan doten moduan, XVIII. gizaldiko lekukotasunetan Loidi Etxebarri
> eta Loidigoiti izenekin agertzen da Loidiko basarrixa, baina 1741.
> urteko zentsuan aittatzen danez, Loidi Etxebarriko jauna Joseph "el
> catalán" zan, eta hara nun, XIX. gizaldittik aurrera, Loidi toponimua
> desagertu eta KATALANGUA bihurtuko dan, bai idatziz eta baitta gaur
> egun ahoz be. Basarrixan izena ez ezik, toponimua be ordezkatu dau eta
> gaur egungo basarrittar nausixentzat hori inguru guztiori KATALANGUA
> da, eta ez LOIDI.
>
> 1970 inguruan bota zeben KATALANGUA basarrixa, autopistia eitteko
> (Iparragirre, Urkiguena, Tutulukua eta Kaskarrainekin batera).
> Katalanguan jaixotako Eloisa Narbaiza izan genduan lekuko Eibarko mapa
> toponimikua osatzeko orduan; lekuko garrantzitsuenetako bat.
>
> Eibarko udalian kale-izenak berraztertzeko asmua dagonez, biharbada
> txarra ez LOIDI berreskuratzia hor inguruko kale, pasabide edo
> parkeren batendako.
>
> a.
>
>
> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected])
> erabiltzaileak (2020 urr. 2, or. (22:57)):
> >
> > Bestalde, ez dakitt jakin dozuen Bidebarrieta-Urkuzu aldian agertu dan
> > antepara edo errota-kanalana. Javi Martin Lapeyra arkitektua dabil
> > gaiñian, baiña ez dau lortzen agintarixen partetik arreta haundirik.
> > https://javitxooo.blogspot.com/2011/08/andanzas-con-txomin.html
> > Deigarrixa egin jata Mertxe Urteagaren jarreria, kontuan hartuta bera
> > arkeologia industrialian aditua dala (Arditurriko meatzeak, etabar), eta
> > bere gizona Txomin Ugalde eibartar espeleologua dala (aspaldittik Irunen
> > bizi dana).
> >
> > O.
> >
> >
> >
> > ________________
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to