Eguerdi on:

Animo asko Elena eta Eibartar guztiontzat!

Atzo malkoak irten zitzaizkidan Urkizun jendia ''Txoriak txori'' abesten
entzutian.

Asko zaindu!

Koldo


El mar., 24 mar. 2020 a las 19:15, marijo deogracias (<[email protected]>)
escribió:

> Elena! Zer moduz?
> Eskerrik asko kontatzeagatik; egia esateko, total despistatuta nabil posta
> zerrendarekin.
> Esan dizueten bezala, indartsu sumatzen zaizu mezuan, hortaz, segi horrela!
> Ezpain gorriena irakurrita, etorri zaidan irudia izan da Kontxako
> aldageletan ehunka emakume ezpainak pintatzeko izpilu zati baten bila
> :))))))) Baina han ere egin genuen modua;-p
> Patxuak, guapa!
> M.
>
>
>> Message: 2
>> Date: Sat, 21 Mar 2020 09:30:41 +0000
>> From: Elena Laka <[email protected]>
>> To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
>> Subject: [eibar] Itxialdia
>> Message-ID:
>>         <
>> db7pr03mb466771aba6d52c14b6c00961df...@db7pr03mb4667.eurprd03.prod.outlook.com
>> >
>>
>> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15"
>>
>>
>>
>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
>> kontatu egingo dizuet:
>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
>> 1ean iragarri zidatena.
>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur
>> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak
>> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren
>> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
>> presarik.
>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
>> dudana.
>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
>> ematen du.
>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
>> bukatzen denean.
>> Mx
>> Elena
>>
>>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to