Pausoz pauso, biba zu, Elena. Besarkada haundi bat! Elena Laka <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2020 mar. 21, Lar 10:30):
> > > Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, > kontatu egingo dizuet: > Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan. > Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta > ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren > 1ean iragarri zidatena. > Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur > goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak > margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat. > Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren > jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute > onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 > emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak > gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, > itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, > gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala > gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen. > Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik > gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren > ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, > sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, > momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago > presarik. > Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre > egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila > pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, > kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, > lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste > dudana. > Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. > Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora > ematen du. > Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia > bukatzen denean. > Mx > Elena > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
