Eskerrik asko eta besarkada bat denoi. Lortu Android-erako Outlook<https://aka.ms/ghei36>
________________________________ From: leire narbaiza arizmendi <[email protected]> Sent: Saturday, March 21, 2020 5:14:55 PM To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> Subject: Re: [eibar] Itxialdia Aupa, Elena, eder hori! Zu, bai, zu, ospittaleko ohian be ezpanak gorri eginda! Hala bihar dau señora eibarresa on batek! Lenguaje belikuak ez dau mesederik egiten, iñungo kasutan, eta gitxiago gaixotasun baten aurrian. Eta egixa da, noberaren esku ez dago kemena, baiña bai, lehenengo munduko osasungintzak salbatzen gaittu. Bertan biharrian dabizeneri txaloka gabiz egunotan. Eta merezi dabe, batez be trantze hónetan! Eskerrik asko kontatziagaittik, eta biba zu, ez galdu dotoretasun hori! Sinfalta, hau guztiau amaitzen danian, bazkari edo afarixa egin bihar dogu, bai ala bai. Gauza asko dakaguz ospatzeko! Laztan bat, Elena. Besarkada bat danori, lagunok! leire n Hau idatzi du Mikel Larreategi ([email protected]<mailto:[email protected]>) erabiltzaileak (2020 mar. 21, lr. (12:14)): Mosu haundi bat Elena! Mikel -- Mikel Larreategi Elena Laka <[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen (2020 mar. 21, Lar 10:30): Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, kontatu egingo dizuet: Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan. Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren 1ean iragarri zidatena. Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat. Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen. Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago presarik. Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste dudana. Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora ematen du. Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia bukatzen denean. Mx Elena ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]<mailto:[email protected]> ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]<mailto:[email protected]>
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
