Ni atzoko aurkezpenean izan nintzen. Ondo joan zela iruditu zitzaidan, bai.

Baina izenaren kontuarekin orrialdea pasatzeko asmoa dagoela sumatzen dut,
eta hori ez zait zuzena iruditzen. Jende askori sartu zaio kontrako
eztarritik, eta uste dut proiektuarentzat onena, izen horrek hainbatengan
eragin duen ezinegona kanporatzeko aukera eskaini, eta oraindik aldatzeko
aukerak daudela erakustea litzatekeela. Inork ez du zalantzan jartzen lan
handia dagoenik atzean, gogoeta sakona egin denik, baina izenari eskatzen
zaizkion ezaugarrien artean, "*Izan dadila ilusionantia eta izan dadila
positibua; izan dadila*
*guztiona eta bateratzailia*.", batzuk behintzat, ez ditu betetzen, ez
baita ez guztiona ez bateratzailea.

Ekimena partehartzailea izatea nahi da, baina gauzak partehartzaile izateko
prozesua ere partehartzailea izan behar da, eta izenak eztabaida eragin
badu, horren erabakia zabalean hartu beharrekoa da nire ustez, ez du balio
talde batek lan handia egin duela esatea eta orain ez dagoela denborarik
gauzak aldatzeko.

Are okerragoa iruditzen zait izenaren inguruko kritikak egin dituztenei,
kasu batzuetan, eman zaien erantzuna (Oier Gorosabelek aipatu du hau ere).
Kritikak egin dituztenei eman zaien erantzunak ekimenetik kanpo kokatzen
ditu eta izenaren disgustoa pasatzean batuko direla adierazten zaie, gutxi
gora behera. Nire ustez, izenaren inguruko disgustoa erakutsi dutenak,
esaten ari dira beraiek ekimeneko kide direla, Eibarren euskara bultzatzea
barneratuta duten konpromisoa dela, eta horregatik sentitzen dute
zilegitasuna izenaren inguruko iritzia emateko. Ekarpen horiek aintzat
hartu eta proiektuko parte sentiarazi beharrean, boikoteatzaile ipurterre
moduan etiketatu eta ekimenetik kanpo dauden sentsazioa transmititzea akats
larria litzateke.

Ekainaren 22koa lan handi eta konplikatua da, eta horretan burubelarri
arituko da antolaketa taldea, baina ez dut uste gai hau albora uzteko
arrazoia denik. Lehentasunez tratatu beharrekoa iruditzen zait.

Baietz Eibar!

oier.





2017-05-24 8:32 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>:

> Eskerrik asko Asier eta Eneko, animo eta publizidadiangaittik ;)
>
> Atzo eta harañegun izan ziran lehenengo aurkezpen-batzarrak. 100dik
> gora lagun bixen artian. Hasierako aurreikuspenetatik dexente gora.
> Gaur-bixar beste batzar bi.
> Jendia gogotsu.
>
> Eibartarrak "aktibatzia" be bada egitasmo honen helburuetako bat.
> ia lortzen dogun ;)
>
> Nere animuak eta eskerrak horretan dabilen lan-taldiari. Batzuk hamen
> be badagoz, erdi-ezkutuan. Makaleko lana, Aupa zuek! ;)
>
> a.
>
>
> Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi
> zuen (2017(e)ko maiatza 23 11:55):
> > Atzo egin zen iragarritako lehen bilera. Jende dexente. Aste honetan
> beste
> > hiru.
> >
> > WhatsApp bidez bideo polita zabaltzen hasi da. Hementxe duzue ailegatu
> > zaidana, elkarbanatu nahi baduzue edo:
> > https://youtu.be/2fGeLJVNWLA
> >
> > Ondo segi
> >
> > eneko
> >
> >
> > On 23 May 2017 11:26 a.m., "Asier Arregi" <[email protected]> wrote:
> >>
> >> Animo ekimenakin Asier eta hor zagozienak,
> >>
> >> Zalantza barik izenak hasi ta segittuan inpaktua euki dau, zerrenda hau
> >> astintzeraiñokua. Hori oso ondo dago. Euskaltzalion alderdi emozionala
> be
> >> majo eraginda.
> >>
> >> Ekimena zein dan ikusitta eta tragua pasauta, bere helburuetarako eta
> >> garapenerako izena aproposa begittantzen jata. Izan be, Akebai izendatu
> >> dozuena orain momentuan Ez da, ia laster Baietz bihurtzen dan eta gero
> Jada
> >> bai, Ja bai, Jai bai.....
> >>
> >> Oin dala urte asko Segurako neskatxo bat ezagutu neban 6 urtekin
> españolez
> >> tautik be ez zekixana. Elorrixon zeguala erderia entzun eta ia "ake si"
> >> erderaz zan galdetu zeban. Gero, "badakit erderaz: akesi, akesi, akesi,
> >> akesi"...bere ahotan japonesa ematen zeban baina.
> >>
> >> Eskerrik asko zuei Asier,
> >>
> >> A. Arregi
> >>
> >>
> >> El 22/05/2017 a las 6:59, Asier Sarasua escribió:
> >>
> >> eskerrik asko guztiori, zuen ekarpen eta hausnarketengaittik.
> >> Bai izenan alde egin dozuenori, eta baitta kontra egin dozuenori be.
> >>
> >> Garbi euki danon mezuak jaso eta hurrengo batzarretara eruango
> >> dittudala zuen iritzi eta ekarpenak.
> >>
> >> Hori bai, zeuek be eruan zeinkie zuen ahotsa proiektu honetara. Nere
> >> aldetik, danok gonbidatzen zaittuet batzarretan eta egitasmo honetan
> >> parte hartzera. Modu asko dagoz bat eitteko. Hamendik eta uztailera
> >> bittartian azalduko dira detalle guztiak. Eta uztaila hasieran
> >> biharrian hasteko asmua dago. Ordurako, 100 lagun inguruko talde bat
> >> nahi da osatzia, Eibarko alderdi alor guztietako lagunekin.
> >>
> >> Helburua, badakizue: haur eta gaztien artian euskeria sustatzeko
> >> plangintza bat antolatzia guztion artian datozen 10 urtiotarako.
> >>
> >> Zuen parte-hartzian zain!
> >>
> >> eskerrik asko guztiori,
> >> a.
> >>
> >>
> >>
> >>
> >> Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> >> (2017(e)ko maiatza 19 12:15):
> >>
> >> izena aldatu daigun: akebai > Bakea Bai
> >>
> >> 2017-05-19 10:48 GMT+02:00 Oier Gorosabel Larrañaga
> >> <[email protected]>:
> >>
> >> Nik be disgusto haundixa hartu dot; "akebai" forma horren kontra
> >> burruketan nabil nere umiekin eta... honekin enteratzen badira, zer
> >> esangotset??
> >>
> >> Gauza bat da erderakadak onartzia -zuek ipiñittako adibidien modura-,
> eta
> >> bestia aktiboki inkorporatzia, bedeinkatzia eta bultzatzia.
> >>
> >> Nik ez dakitt zer dago egitasmo horren atzian, gauza ona seguraski,
> baiña
> >> izenana larrapastada potolua izan dala uste dot, eta protestei ezin
> >> detsazuela ezikusixana eiñ, Asier (hire erantzunak irakorritta "baloiak
> >> kanpora botatzen" habillela begittantzen jatak).
> >>
> >> Rectificar es de sabios, esaten juek.
> >>
> >> O.
> >>
> >> 19/05/2017 10:14(e)an, [email protected] igorleak idatzi
> >> zuen:
> >>
> >> From: Aintzane Agirrebeña <[email protected]>
> >> To: Eibartarrak Zerrenda <[email protected]>
> >> Subject: [eibar] Rv:  Akebai Eibar
> >> Message-ID: <[email protected]>
> >> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
> >>
> >> Ba, Leire, justu adibide hori ipini dot ez dalako lexikal hutsa. Guk
> >> guztiz lexikalizauta dakagu hori berbiori gaur egun, baina oiñarrixari
> >> begiratzen badetsazu egitura bat dago: de + rigor eta gaiñera guk
> deklinau
> >> egitten dogu: derrigorrian. Zuretako ez baina "Akebai" be lexikalizauta
> >> dago
> >> honezkero askondako.
> >>
> >>
> >> Aintzane
> >>  (uste dot lehen Leireri bakarrik juan jakola mezua...)
> >>
> >>     El Jueves 18 de Mayo de 2017 16:38, leire narbaiza arizmendi
> >> <[email protected]> escribió:
> >>
> >>
> >>  Uste dot ezin dirala konparau. "Derrigor" kontu lexikua da, eta
> "akebai"
> >> egiturakua. Bata hizkuntzian azala da, eta bestia sakonagua.
> >> Normalizau, legitimau eta guai bihurtzen dau. Hori da nere kezkia.
> >> Hizkuntzia ez dago iñoiz geldi, baiña oiñgo arazua da beti daguala
> >> erderaren bidetik, ez bere bidia egitten.
> >> Pidgin bat sortzen gabiz
> >> leire n
> >>
> >>
> >>
> >> --
> >> ***
> >> Oier Gorosabel Larrañaga
> >> http://www.abante.eus
> >>
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >>
> >>
> >> --
> >> Luistxo Fernandez - [email protected]
> >>
> >> CodeSyntax (+34) 943 821 780
> >> 675 706 553
> >> http://www.codesyntax.com
> >> Azitain Pol. 3-K
> >> Eibar E-20600
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >>
> >>
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria.
> com
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to