Asko gara "A ke bai " zuzentzen ibiltzen garanak, nik alabei askotan.
Baitta ergatibua, destete eta patxituak adibidez; baña laguneri edo
gizonari gero eta gitxiao.
Uste dot euskaraz akatsak eitten dittuan horri bereziki mezu positibuak
emon bihar jakozela gehixao; autoestimia indartu eta hurrengo be ein
deixala animau.

Ain gara zuzenak eta perfekzionistak eze...batzutan kikildu eitten
dittugula euskaraz ain fiñ ez dabizen horrek. Inpresiño hori dakat.

Bestalde, Eibarren AKEBAI ez da erabilera bat, izen bat da; ekimen eder
baten izena.

Neri pertsonalki asko gustau jata! uste dot izen ona dala, baziloia,
freskua, gaztia...


zaloa

Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko maiatza 19 10:48):

> Nik be disgusto haundixa hartu dot; "akebai" forma horren kontra
> burruketan nabil nere umiekin eta... honekin enteratzen badira, zer
> esangotset??
>
> Gauza bat da erderakadak onartzia -zuek ipiñittako adibidien modura-, eta
> bestia aktiboki inkorporatzia, bedeinkatzia eta bultzatzia.
>
> Nik ez dakitt zer dago egitasmo horren atzian, gauza ona seguraski, baiña
> izenana larrapastada potolua izan dala uste dot, eta protestei ezin
> detsazuela ezikusixana eiñ, Asier (hire erantzunak irakorritta "baloiak
> kanpora botatzen" habillela begittantzen jatak).
>
> Rectificar es de sabios, esaten juek.
>
> O.
>
> 19/05/2017 10:14(e)an, [email protected] igorleak idatzi
> zuen:
>
> From: Aintzane Agirrebeña <[email protected]> <[email protected]>
> To: Eibartarrak Zerrenda <[email protected]> <[email protected]>
> Subject: [eibar] Rv:  Akebai Eibar
> Message-ID: <[email protected]> 
> <[email protected]>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Ba, Leire, justu adibide hori ipini dot ez dalako lexikal hutsa. Guk guztiz 
> lexikalizauta dakagu hori berbiori gaur egun, baina oiñarrixari begiratzen 
> badetsazu egitura bat dago: de + rigor eta gaiñera guk deklinau egitten dogu: 
> derrigorrian. Zuretako ez baina "Akebai" be lexikalizauta dago honezkero 
> askondako.
>
>
> Aintzane
>  (uste dot lehen Leireri bakarrik juan jakola mezua...)
>
>     El Jueves 18 de Mayo de 2017 16:38, leire narbaiza arizmendi 
> <[email protected]> <[email protected]> escribió:
>
>
>  Uste dot ezin dirala konparau. "Derrigor" kontu lexikua da, eta "akebai" 
> egiturakua. Bata hizkuntzian azala da, eta bestia sakonagua.
> Normalizau, legitimau eta guai bihurtzen dau. Hori da nere kezkia.
> Hizkuntzia ez dago iñoiz geldi, baiña oiñgo arazua da beti daguala erderaren 
> bidetik, ez bere bidia egitten.
> Pidgin bat sortzen gabiz
> leire n
>
>
>
> --
> ***
> Oier Gorosabel Larrañagahttp://www.abante.eus
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to