Iaz atentzioa deitu zidan Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen adierazpen batek.
Presoen aldeko manifestazio batera joango ote zen galdetu zioten, eta
erantzuna: "Yo con estos no voy ni a heredar".
http://sustatu.eus/1389898662865

Twitterren komentatu nuen eta Bilbo aldean batzuek esaten omen zuten
formula hau.

Niri halako gauza klasista bat iruditu zitzaidan... Heredatzera joateko
ohitura gutxi langile klasekook, suposatzen dut.

Luistxo



2015-07-06 16:41 GMT+02:00 Elena Laka <[email protected]>:

>
>  Gipuzkoa Bizkaiaren aldean beti izan da apalagoa, eta orain ikusten
> nabilenez, beti izango gara senide pobreak,ezebetxoak, Bizkaitarrei ez
> diegu hurrik ematen ere.
>
> Adibide bat: oinordetza tramiteak egin ondoren, bi oinordetza zerga
> dauzkat une honetan aurkezteko mahai gainean, bata Bizkaian, bestea
> Gipuzkoan.
>
> Gipuzkoako zerga ereduak 6 orri ditu guztira, eta oinordetzan jasotzen
> diren ondasunen balioa deklaratzeko, laukitxo bakarra dago. Laukitxo
> horretan ipini behar da oinordetzan jasotako ondasun guztien balioa. Eta
> listo, jasotakoaren zerrenda, eginda.
>
> Bizkaiko zerga ereduak 29 orri ditu, eta jasotako ondasunen zerrenda
> egiteko, hiru orri, orri bakoitzean hamabi koadrotxo, ondasun guztiak
> banan-banan zerrendaratu daitezen.
> Lehen orrian jartzen dira ondasun higiezinak.
> Bigarren orrian, ondasun higigarriak.
> Eta hirugarrenean, ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien zerrenda egin
> behar da, esan bezala, 12 horrelako ondasun ipini daitezke, 12 koadrotxo
> daudelako.
>
> Izango da Bizkaian oinordekoren oinordetzan jasotako ibilgailu, itsasontzi
> eta aireontziekin dozena egiten duenaik, diñot nik.
>
> Gipuzkoan, ba, laukitxo bakarra.
>
> Poderio.
>
> Elna
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to