Foru Diputazioek egiten dute.

Lurralde bakoitzak bere zerga araua du.

From: Juan Jose Araolaza
Sent: Tuesday, July 7, 2015 7:04 AM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Gipuzkoa versus Bizkaia: oinordetzak

Eta hau non sortzen da?. Eusko Jaurlaritzatik, edo bizkaiko edo gipuzkoako epaitegi zuzendaritza bakoitzak egiten du?

El 06/07/2015 16:41, "Elena Laka" <[email protected]> escribió:

Gipuzkoa Bizkaiaren aldean beti izan da apalagoa, eta orain ikusten nabilenez, beti izango gara senide pobreak,ezebetxoak, Bizkaitarrei ez diegu hurrik ematen ere.

Adibide bat: oinordetza tramiteak egin ondoren, bi oinordetza zerga dauzkat une honetan aurkezteko mahai gainean, bata Bizkaian, bestea Gipuzkoan.

Gipuzkoako zerga ereduak 6 orri ditu guztira, eta oinordetzan jasotzen diren ondasunen balioa deklaratzeko, laukitxo bakarra dago. Laukitxo horretan ipini behar da oinordetzan jasotako ondasun guztien balioa. Eta listo, jasotakoaren zerrenda, eginda.

Bizkaiko zerga ereduak 29 orri ditu, eta jasotako ondasunen zerrenda egiteko, hiru orri, orri bakoitzean hamabi koadrotxo, ondasun guztiak banan-banan zerrendaratu daitezen.
Lehen orrian jartzen dira ondasun higiezinak.
Bigarren orrian, ondasun higigarriak.
Eta hirugarrenean, ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien zerrenda egin behar da, esan bezala, 12 horrelako ondasun ipini daitezke, 12 koadrotxo daudelako.

Izango da Bizkaian oinordekoren oinordetzan jasotako ibilgailu, itsasontzi eta aireontziekin dozena egiten duenaik, diñot nik.

Gipuzkoan, ba, laukitxo bakarra.

Poderio.

Elna

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to