Nafarroako ereduak ere badauka laukitxoak, besteak beste *"bitxiak, luxuxko
larruak, ibilgailuak, itsasontziak eta aireontziak" *deklaratzeko, baina ez
edonolokoak, zehaztuta: *125 cm kubiko edo gehiagoko zilindrada* duten bi
edo hiru gurpileko ibilgailuak, uretako aisialdi edo kiroletarako ontziak,
hegazkinak, belaontziak eta gainerako aireontziak.  :-)

9 orrialde ditu inprimakiak eta azalpenen libuxkak, 13.

eneko

2015-07-07 9:05 GMT+02:00 Elena Laka <[email protected]>:

> Foru Diputazioek egiten dute.
>
> Lurralde bakoitzak bere zerga araua du.
>
> From: Juan Jose Araolaza
> Sent: Tuesday, July 7, 2015 7:04 AM
> To: Eibartarrak zerrenda
> Subject: Re: [eibar] Gipuzkoa versus Bizkaia: oinordetzak
>
>
>
> Eta hau non sortzen da?. Eusko Jaurlaritzatik, edo bizkaiko edo gipuzkoako
> epaitegi zuzendaritza bakoitzak egiten du?
>
> El 06/07/2015 16:41, "Elena Laka" <[email protected]> escribió:
>
>
> Gipuzkoa Bizkaiaren aldean beti izan da apalagoa, eta orain ikusten
> nabilenez, beti izango gara senide pobreak,ezebetxoak, Bizkaitarrei ez
> diegu hurrik ematen ere.
>
> Adibide bat: oinordetza tramiteak egin ondoren, bi oinordetza zerga
> dauzkat une honetan aurkezteko mahai gainean, bata Bizkaian, bestea
> Gipuzkoan.
>
> Gipuzkoako zerga ereduak 6 orri ditu guztira, eta oinordetzan jasotzen
> diren ondasunen balioa deklaratzeko, laukitxo bakarra dago. Laukitxo
> horretan ipini behar da oinordetzan jasotako ondasun guztien balioa. Eta
> listo, jasotakoaren zerrenda, eginda.
>
> Bizkaiko zerga ereduak 29 orri ditu, eta jasotako ondasunen zerrenda
> egiteko, hiru orri, orri bakoitzean hamabi koadrotxo, ondasun guztiak
> banan-banan zerrendaratu daitezen.
> Lehen orrian jartzen dira ondasun higiezinak.
> Bigarren orrian, ondasun higigarriak.
> Eta hirugarrenean, ibilgailu, itsasontzi eta aireontzien zerrenda egin
> behar da, esan bezala, 12 horrelako ondasun ipini daitezke, 12 koadrotxo
> daudelako.
>
> Izango da Bizkaian oinordekoren oinordetzan jasotako ibilgailu, itsasontzi
> eta aireontziekin dozena egiten duenaik, diñot nik.
>
> Gipuzkoan, ba, laukitxo bakarra.
>
> Poderio.
>
> Elna
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to