Tarteka begiratzen dot "Eibarko Euskara" liburua (zoratzeko bidian bai baiña zoratuta ez, :-). Bertan ikusten danez Eibarko txikigarri bakarra -txo da (193 or.). Baina neretako -txu be bada, eta nere ustez bixak erabiltzen dira, eta nik neuk bixak erabiltzen dittut: txikitxu, zatitxu... Bertan liburuan -txua be agertzen da baina hori -txo'ren aldakia da. -txu agian -txo'ren txikigarriagua izango zeikian. Gero <http://www.ahotsak.eus/euskalkiak/debaerdikoa> www.ahotsak.eus/euskalkiak/debaerdikoa orrixan bixak agertzen dira, -txo eta -txu. Hau da, bat, bixak... Garbi izan dau horrek Eibartzaindiak? Badakizue, galdetziagaittik... Imanoltxu (edo Imanoltxo) edo...
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
