Milesker, Markos!

Hauxe helbidea
Bidebarrieta 48-5.ezk
20600-Eibar

Emakumiak behin eta barriro, baina ze papel jokatzen dabe memorixa
horretan? Zelan berreskuratzen dittuan?

leiren

Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
maiatzak 15 08:52):

> Eskerrik asko, Leire!
>
> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.
>
> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez onartuta:
> Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
> Trukulentoegia.
>
>
> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa eta
> errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko orduan, eta
> oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian, Saizarbitoriak
> sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori lortzeko erabili
> izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta errepikatzea da.
> Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako errepikatzen; aldiz,
> errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.
>
>
>
> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen du,
> eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da plater
> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
> funtzionamenduaren berri.
>
>
>
> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle,
> Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…
>
>
> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
> kontuari:
>
> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/
>
> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan
> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo
> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.”
>
>
> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko maiatzak 14 12:40):
>
>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>>
>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>>
>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>>
>> leire n
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to