Eskerrik asko, Leire!

Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut.

Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez onartuta:
Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita.
Trukulentoegia.


Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa eta
errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko orduan, eta
oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian, Saizarbitoriak
sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori lortzeko erabili
izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta errepikatzea da.
Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako errepikatzen; aldiz,
errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu.



Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen du,
eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da plater
hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana
Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko
funtzionamenduaren berri.



Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle,
Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn…


Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren
kontuari:

http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/

Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria
objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan
ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo
ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.”


leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko maiatzak 14 12:40):

> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko
> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana *
> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21
>
> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri
>
> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat!
>
> leire n
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to