Oso ona, Edu!! Aipu horrek ezin hobeki adierazten du Saizarbitoriaren obraren misterioetako bat. Erabiltzeko modukoa da, dudarik gabe.
Dirudienez, Euskal Herrian ia ez dago Saizarbitoriarik idazlearen familiaz aparte. Kanadaren muga ondoko Washingtonen baten bat. Eta orain fikzioan, Wyomingen eta gainera polizia. Aurkikuntza itzela. Edu, idatzi helbide bat eta Saizarbitoria eta iragana bidaliko dizut, pare bat ale. eli laztanguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko maiatzak 15 17:05): > Zorionak Markos. > > Berriki deskubritu dut Saizarbitoria izeneko pertsonaia bat Craig > Johnsonen Los mocasines de otro hombre > <http://www.siruela.com/catalogo.php?id_libro=2639&completa=N> (Another > man's Moccassins) nobelan. Polizia euskaldun bat da, Wyomingen. > Zure liburuaren bigarren ediziorako nobelaren pasarte hau proposatzen > dizut sarrerako aipu gisa: > > *"-¿Oraindik ez dugu Saizarbitoriaren berririk?* > > *Emakumeak ezetz esan zuen buruarekin*..." > > Zapiain Markos<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko > maiatzak 15 08:52): > >> Eskerrik asko, Leire! >> >> Helbide bat ematen badidazu liburua bidaliko dizut. >> >> Susa argitaletxekoek asmatu egin zuten proposatu nien azala ez onartuta: >> Magritteren Oroimena baina Saizarbitoriaren aurpegia jarrita. >> Trukulentoegia. >> >> >> Oihana Leundaren azala primeran dagokio liburuaren edukiari, zatiketa eta >> errepikatzea nabarmentzen baititu. Narrazioak egituratzeko orduan, eta >> oroimenaren benetako funtzionamenduari fidel izan nahian, Saizarbitoriak >> sarritan egin dio muzin denbora-segida linealari. Hori lortzeko erabili >> izan duen prozeduretako bat eszenen zatikatzea eta errepikatzea da. >> Gainera, eszena ez du bereziki garrantzitsua delako errepikatzen; aldiz, >> errepikatzeak berak bilakatzen du garrantzitsu. >> >> >> >> Narrazioaren gasolina oroimena da, irudimena ere oroimenak elikatzen du, >> eta oroimena ez dabil segida kronologikoaren arabera, gehiago da plater >> hautsi baten antzekoa. Güell parkeko mosaiko zatikatuak eta Oihana >> Leundaren azal zatikatuek ematen dute oroimenaren zinezko >> funtzionamenduaren berri. >> >> >> >> Emakumeen seriearen ideia ere iradokitzen du azalak: Gisèle, Michelle, >> Marga, Julia, Susana, Flora, Bioleta, Miren, Pilar, Lynn… >> >> >> Igartzen da OIhana Leundak pare bat buelta eman dizkiola oroimenaren >> kontuari: >> >> http://zuzeu.eus/2012/12/08/gordin-oihana-leunda/ >> >> Leundaren hitzak: “Memoria eraiki egiten dugu. Ez dago memoria >> objektiborik. Nola gertatu ziren oroitzen ditugunak? Gertatuak horrela izan >> ziren edo oroimenean gordetzen eta oroimenetik ekartzen ditugun moduan jazo >> ziren? Orain eta horrela, gogoratzen duguna izango da: iragana oraina da.” >> >> >> leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen >> (2015(e)ko maiatzak 14 12:40): >> >>> Gure MArkosek liburu barrixa etara dau. Saizarbitoriaren gaiñeko >>> saiakeria: *Saizarbitoria eta iragana * >>> http://susa-literatura.eus/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best21 >>> >>> Dedikatorixia be eibartar bateri, Unai San Martineri >>> >>> Zorionak, Markos! Kontau pixka bat! >>> >>> leire n >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
